Bergara Kirol Elkarteko Zuzendaritzak eta Udalak elkarlanean antolatu dute norgehiagoka, eta Bergararen 750. Urteurrenaren baitan egingo da ekintza.
Berrikuntzak Agorrosinen
Partiduak berrikuntzak ekarriko ditu Agorrosinera. Izan ere, tribuna bat gehituko dute egungoaren parean, ibai aldean, norgehiagoka eserita ikusi gura duten zaleendako. Hala, 300 lagun gehiagok gozatu ahal izango dute ikuskizunaz. Horrez gain, taberna eta komunak jarriko dituzte, eta San Martin ikastetxeko jolas tokiak aparkaleku bezala irekiko dira egun horretan autoz joaten diren zaleentzat.
Sarrerak
Adinaren araberako sarrera ezberdinak daude:
- Nagusiak: 20 euro.
- Gazteak (13-18 urte): 15 euro.
- Umeak (12 urte arte) 10 euro.
- Klubeko futbol jokalariek 10 eurotan erosi ahalko dute sarrera.
Honako tokietan erosi ahal izango dira:
Irala kalean
- Egubakoitza, 20: 18:00-21:00.
- Zapatua, 21: 11:00-13:00.
Agorrosingo lehiatilan
- Egubakoitza, 27: 18:00-20:00.
- Zapatua, 2: 10:30-12:30 eta 16:00-18:00.
Antzuolan
- Larrea tabernan.
Soraluzen
- Batzoki tabernan.
Kluba eta Udala oso pozik azaldu dira partiduarekin: "herrian bertan Reala ikusteko aukera ez da gauza erraza eta zale askorengan ilusioa piztu duen partidua da. Are gehiago aulkian entrenatzaile eta analisi tekniko arduradun bergararrak izanda, egun berezia izango da beraientzat ere, ziur".
Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzatik, herritarrak zein eskualdekoak gonbidatu dituzte "partiduaz gozatzera".