Doluan dauden familiei Gabon garaian hutsuneari aurre egiteko tresnak emango dizkie Eider Otxoa Inda terapeuta aretxabaletarrak. Euskaraz izango da, bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.