Espeleotxiki abenturazko irteera familian gozatzeko (sei urtetik gorakoendako). Historiaurreko eta gaur egungo aztarnen bila ibiliko dira. Erreserbak: 943 79 64 63. Iraupena: 2 ordu eta erdi. Gazteleraz.
Arantzazu santutegiaren historia eta abangoardia –artea– ezagutzeko bisita gidatua. 10:30ean, euskaraz; 12:30ean gazteleraz. Erreserbak: 943 79 64 63.
Kakaoaren nondik norakoak ezagutzeko bideo emanaldia eta txokolate dastatzea, familian. Erreserbak: 943 79 64 63. Iraupena: 45 minutu.
Oñatiko herrigune historikoko ondare historiko-artistiko eta kulturala ezagutzeko bisita gidatua herri barruan. Iraupena: ordu bat. Erreserbak: 943 78 34 53.
Arrikrutz koba barrua familian ikusteko irteera (hiru urtetiko gorakoendako). Erreserbak: 943 79 64 63. Euskaraz.