Gaztelekuko 31. xake txapelketa. Suitzar erara jokatuko da (13 minutu + 2 seg. jokaldi bakoitzean). Aurrez eman behar da izena gaztelekuan.
Espeleoarrikrutz irteera 18 urtetiko gorakoendako; espeleoturismoa. Arrikrutzeko eszentrikaz gain, Aldaola lurpeko ibaia ezagutuko da. Iraupena: hiru ordu eta erdi. Erreserbak: 943 08 20 00.
Arantzazu santutegiaren historia eta abangoardia –artea– ezagutzeko bisita gidatua. 10:30ean, euskaraz; 12:30ean gazteleraz. Erreserbak: 943 79 64 63.
Kimika esperimentuak egingo dituzte. Izena emateko: 943-76 90 03.
Kakaoaren nondik norakoak ezagutzeko bideo emanaldia eta txokolate dastatzea, familian. Erreserbak: 943 79 64 63. Iraupena: 45 minutu.
Oñatiko herrigune historikoko ondare historiko-artistiko eta kulturala ezagutzeko bisita gidatua herri barruan. Iraupena: ordu bat. Erreserbak: 943 78 34 53.
Sari nagusia ziztu bizian animaziozko filma (Alemania, 2025, 98 min.) euskaraz izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Artz-atzapar kanpamendua' abenturazko filma. Zuendaria: Sílvia Quer. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Solasaldia eta txango gidatua urrubiak, hontzak eta mozoloak ezagutzeko. Familian egiteko moduko irteera. Doan. Linterna edo frontala eramatea komeni da. Erreserbak: 943 79 64 63.
Paul Urkijo arabarrak zuzendutako eta Yune Nogueiras bergararra protagonista duen Gaua filma (2025, 87 min.) emango dute helduentzat. Sarrera: 5 euro.
'Los tigres' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alberto Rodriguez. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da 5,50 euro.