Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Euskararen Nazioarteko Eguna berotze aldera Mintzodromoa egingo dute Arkupen.
Bina orduko lau saio OIhane Lekunberriren eskutik. Autoesplorazio, autoezagutza eta autozaintza sustatzeko tailerra. Liburutegiak antolatua Bibliobero zikloaren barruan. Saioak izango dira azaroaren 12an, 19an eta abenduaren 1ean eta 10ean.
'Ai gure juaneteak' ikuskizuna ekarriko du Tartean Teatroa konpainiak. estua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da. Patxo Telleria da egilea eta aktorea.
'Gaua' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Iraupena: 87 minutu. Sarrera da 4,50 euro –gaur ikuslearen eguna da–.
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.