Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan.
Miren Amuriza bertsolari eta idazlearen Pleibak liburua izango du hizpide literatur solasaldiko taldeak Mikel Albisu gidari dela. Amuriza bera egongo da saioan.
Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa liburua aurkeztuko du Franck Dolosorrek, Olaso Dorrea Fundazioaren udazkeneko programazioaren baitan.
Autonomia, plazera eta loturak izango dituzte berbagai. Hizlaria: Ageda BlascoAdin gomendatua: +16Izen ematea: Hemen
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.