Gureak-eko komunikazio teknikari Aizpea Barrosek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Mariasun Landaren Txan fantasma liburuaren gaineko saioa, Peru Magdalenak gidatuta.
Onddo-perretxikoen sukaldaritza ikastaroa Gorka Lobato sukaldariaren eskutik. Urriaren 20an eta 27an, 17:00etan. Hamar lagun egun bakoitzean. Izen-emateak: 688 73 52 88 urriaren 15era arte. Oharra: hogei lagunek baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.
Ixone Akarregik eta Ainhoa Lauzirikak egingo dute berba, TREBA prestakuntza egitasmoaren baitan. Gurasoendako. Izena eman daiteke, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
'Karmele' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Asier Altuna. Iraupena: 114 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Paul Thomas Andersonen lana, helduendako.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Xalbadorpe elkarteak antolatuta formakuntza digitala. Gaia: Youtube bideoak ikustea baino gehiago. Iraupena: 4 ordu. Datak: urriaren 24tik 27ra. Lekua: Elgetako Kzgunean, 18:00-20:00 artean. Izen-emateak: 650 50 58 99 edo xalbadorpe@gmail.com