Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta irteera Gasteizera.
Merkataritza Itsasketako pilotu eta nautikako irakasle Javier Sanchez-Beaskoetxeak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Aretxabaleta-Urkulu-Bedoña ibilaldia egingo dute.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Herritarren egindako proposamenak lehenesteko edo lehentasunaren arabera sailkatzeko saio irekia. Edozein herritarrek har dezake parte. Kultura etxeko erakusketa gelan izango da.
Udalak antolatuta, bi ordu eta erdiko sukaldaritza saio teoriko-praktikoa Koxinatu proiektuaren eskutik. Saioa Intxorta elkartean izango da eta hamabi plaza daude. Izen-ematea udaletxean egin behar da. Elgetako Hamabostaldi Berdearen barruan.
Desfilearen hari nagusia Bergarako ehungintza-ondareari eta Bergarako urdina kolore bereizgarriari egingo zaion omenaldia izango da. 30 plaza libre eskainiko dira herritarrentzat. Lekuak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira, eta izen ematea online zabalduko den formulario baten bidez egin ahal izango da urriaren 14tik aurrera eta plazak bete artean. Izen emateko aukera Museoaren Lagunen komunitatean eta Laboratorium Museoko eta Bergarako Udaleko sare sozialen bidez zabalduko da, herritarrei aukera emanez esperientzia hau bertatik bertara bizitzeko.
Urriaren 29ra atzeratu dute Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu liburuaren solasaldia. Antolatzailea: Jardun.
Fito Rodriguez egilea egongo da ekitaldian, Liburutegiaren Nazioarteko Egunaren harira.
Eztizen Artola idazleak eta Maritxu Jimenez psikologoak hartuko dute parte.
'Kantauri' dokumentala. Zuzendariak: Xabier Mina eta Isaias Cruz. Iraupena: 70 minutu. Natur Eskolak antolatuta.
Objektuen antzezlana 18 urtetik gorakoentzako, El Patio Teatro taldearen eskutik eta Bibliotekaren Egunaren harira.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta formakuntza digitala. Gaia: Garraio publikoa zure smartphonean. Iraupena: 4 ordu. Datak: urriaren 22tik 23ra. Lekua: Elgetako Kzgunean, 18:00-20:00 artean. Izen-emateak: 650 50 58 99 edo xalbadorpe@gmail.com