Natur Eskolak antolatuta, Urumea ibaian kayak-ean ibiltzeko irteera gaur. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena. Prezioak: helduak, 10 euro; ikasleak eta langabetuak, 7 euro; 16 urtetik beherakoek, 5 euro –bakoitza heldu batekin joan beharko da–. Izena emateko: natureskola@yahoo.es edo9 4371 64 04.
Emakumeentzat korrika saioak egingo dituzte San Sibestre Trail prestatzeko, Maria Sanchezek gidatuta. Domeka honetakoa lehendabizikoa izango da. Erritmo guztietara egokitutako saioa izango da.
Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Udalak eta herriko kirol elkarte eta taldeek elkarlanean. Domekarako bost ekintza daude iragarrita: 9:00. Korrika ateratzeko juntadizoa, plazan. 10:00. Badminton topaketa, kiroldegian. 11:00. Mendi bizikleta juntadizoa, plazan. 17:00. Pump-track azalpena eta jolas librea, pump-track gunean. 18:00. Bolo txapelketa, bolatokian.
Mundukidek 10. lasterketa solidarioa antolatu du eta hiru modalitatetan parte hartu ahal izango da: martxa nordikoa (10:30), oinez (10:30) eta lasterka (11:00) –hiruko taldeak osatuta kooperatibetako ordezkariek–. Urkulu urtegiari buelta emango diote guztiek. Gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute (10:00) eta adinari egokitutako distantziak ezarriko dizkiete.
Oinarin dantza taldeak antolatuta, haur dantzarien eguna izango da: 11:00etan, kalejira herriko kaleetan; 12:30ean, goizeko saioa; 17:30ean, arratsaldeko saioa.
Arantzazu Parketxeak Pottokalekurekin (Pottoken Interpretazio Zentroa) batera udan zehar antolatu dituen jarduera bereziei itxiera emango die gaurko saioarekin. Bi orduko saioa. Prezioak: 17 euro –3 eta 12 urte bitartekoek, 13 euro–. Aurrez eman behar da izena: 943 78 18 94 // 699 31 51 83
'Bularreko minbizia ez da arrosa' izeneko ekimena Izan Inurri elkarteak antolatuta.
Txapa Irratiak parrilla aurkeztuko du zuzeneko irratsaioarekin eta Leftvers taldearen kontzertuarekin.
Olaia Inziarteren kontzertua gaur gaztelekuan. Sarrerak: aurrez 10 euro, takillan 12 euro.
Bergarako Musika Bandak kontzertua emango du.
Enekok, gure magoak, bere izeba Felisaren irrati zaharra aurkitu du etxean. Felisa, emakume-mago ospetsua izan zen, gauzak desagerrarazteko trebeziagatik. Enekok asko miresten du bere izeba, eta irratian utzitako grabazioekin bere magia ikasi nahi du. Lortuko du? Antzezlea: Eneko GutierrezSarrera: 5euro (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
Mar Mar Teatroa konpainiak umeendako ekarriko duen antzezlana. Sarrera: lau euro.
'Los futbolísimos 2. El misterio del tesoro pirata' filma, umeendako (Espainia, 2025). Zuzendaria: Miguel Angel Lamata. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Nazioarteko XXVI. Organo Erromantikoaren kontzertu zikloaren baitan, Thomas Ospital organistak kontzertua emango du.
Urbaltz tabernaren 40. urteurrenaren ospakizuna borobiltzeko Izaki Gardenak taldearen kontzertua izango da.
Txalaparta eta flamenko doinuek bat egingo dute Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga-k dantzan egin dezan. Sarrera: 6 euro.
Aitor Arregiren eta Joxe Mari Goenagaren lana, helduendako.
'El cautivo' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alejandro Amenabar. Iraupena: 133 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta formakuntza digitala. Gaia: Google Maps, ibilbiderik onenak arakatu. Iraupena: 4 ordu. Datak: urriaren17tik 20ra. Lekua: Elgetako Kzgunean, 18:00-20:00 artean. Izen-emateak: 650 50 58 99 edo xalbadorpe@gmail.com