Edurne Mendizabalak hitz egingo du eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Treba Gurasoak-en eskutik. Doakoa da eta izena eman behar da 645 005 672an edo gaztelekua@onati.eus-en.
Hetero liburua aurkeztuko du Uxue Alberdik Aramaixoko Irakurketa Klub Feministan. Zortzi ipuinez osatu du liburua Alberdik; protagonista gehienak emakumezkoak dira eta gizonen gainean ari dira batez ere, haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez.
'La buena letra' filma (Espainia 2025). Zuzendaria: Celia Rico Clavellino. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 4,50 euro; ikuslearen eguna da gaur.
Gorosarri Dantza Taldeak antolatutako, ferixa egunean larrain dantza egiteko entsegu orokorra.
C1 ikastaroaren data: ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Ordutegia: 8:30-13:00. Ordu kopurua: 80. Ikastaroaren helburua HABEko iraileko deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da. Izena emateko datak: ekainaren 2tik 17ra, udal euskaltegian, Eltzian.
Matilde Sainz Osinaga margolari arrasatearraren akuarela lanak ikusgai.