Zubikoa kiroldegian, Bizittu gimnasioaren saio praktikoa emango dute; materialik gabeko ariketa funtzionalen saioa izango da. Bi txanda egongo dira: lehenengoa, 09:30etatik 10:30etara; eta bigarrena, 10:45etik 11:45era.
10:00etan, yoga saioa 11:00etan, patata tortilla lehiaketa, jolasak... 15:00etan, bazkaria 18:00etan, marrazki lehiaketa eta umeendako tailerrak 18:30ean, Txantxikuaren Jolas lehiaketa 20:00etan, disko festa DJ Goikolearekin
Elgetako Gazte Asanbladak II. Gazte Eguna iragarri du zapaturako. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Bazkarirako txartelak 10 eurotan daude salgai Janela tabernan.
Jabekuntza Eskolen baitan, bost lan-saio egingo dituzte pleno aretoan, Bergarako zer Emakumeen Txoko nahi duten elkarrekin hausnartzeko. Bigarren saioa izango da, 10:00-13:30. Emakumeen Txokoa feminista izango da? Nola? Kudeaketa-sistema.
Laboratorium museoko bisita gidatua egingo dute. Doakoa da.
Sehaska kantak ikastaroa, Musika Eskolan, 11:00etan. Opera proiekzioa, Seminarixoan, 17:00etan.
3 eta 12 urte artekoei zuzendutako aisialdia Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
Bailarako helduen dantzari eguna egingo dute: 11:30ean, kalejira, herriko kaleetan; 12:00etan, saio nagusia, Herriko Plazan –eguraldi txarrarekin, eskolako patioan–.
Autismoaren Egunaren bueltako ospakizuna egingo du Debatea elkarteak, Iralabarri plazan. Jatekoa eta edatekoa –pote-paella, 3 euroren truke– egongo da eta musika ere bai Mikel Night DJaren eskutik.
2-5 urte artekoendako eta beraien familiendako, Liburuaren Egunaren harira. Ordutegia: 12:00-14:00.
Gazte Asanbladak eta Elgetako Euskaraldia batzordeak Elgetako hamaikakoa aurkeztuko dute.
Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da zapatuan Oletako herriko tabernaren eskutik: 13:00 Aizkolarien erakustaldia 13:00 Trikipintxopote 15:00 Herri bazkaria 17:00 Herri musika 21:00 Txin omusika selektor
Hirugarrenez jokatuko da. Izen-ematea 16:00etan egingo da eta txapelketa 16:30ean hasiko da. Aurretik, bazkaria egongo da 14:00etan –6 euro pertsonako–. Izena emateko bi bide daude; Instagrametik @AntixenakoGeziTxapelketa-ra idatzita edo Whatsappez 634 402 972an.
Umeek Lagunak, erreskatera! marrazki bizidunen filma (Frantzia, 2023, 99 min.) izango dute. Sarrera: 3 euro.
'Kaixo Frida' animaziozko filma. Zuzendaritza: Karine Vézina, André Kadi. Iraupena: 84 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
Benjamin mailakoen Gipuzkoako topaketa egingo dute.
Benetan Be taldearen eskutik, kontzertua. Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala. Ikuskizunak migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du, txorien migrazioen bitartez. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea), Ubarroiarena, Argi, mozoloa, Partekatu… Guretik igarotzen diren txoriei eta euren ohiturei buruz arituko gara. Elkarrekin abestu dezagun!
Fran Martinez zaragozarrak idatzi, zuzendu eta antzezten duen lana. Sarrerak, zortzi euro.
'Por todo lo alto' filma –Donostiako zinemaldiko publikoaren saria– (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Emmanuel Courcol. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Aun estoy aquí filma (Brasil, 2024, 137 min.) izango dute helduek. Marcelo Rubens Paivaren memorietan oinarrituta dago eta haren amaren historia kontatzen du, aktibista politiko izatera behartua Brasilgo diktadurapean, 1971n, diputatu ezkertiarra den senarra atxilotu ostean. Hainbat sari jaso dituen filma. Sarrera: 5 euro.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisita gidatuak egingo dituzte Oñatiko Arrikrutz kobetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 16:30etan. Erreserbak online egin daitezke. Aste barruko egunetan eta talde bisitak egin gura izanez gero, telefonoz deitu eta eska daiteke informazioa eta erreserba egin: 943 08 20 00.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.