Herri Ekimen Legegilea (HEL) babesteko elkarretaratzea eta sinadura bilketa Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Aretxabaletako taldea hamabostean behin elkartuko da Herriko Plaza barrenean, 11:30ean.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.