Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Antzinako Txinan bizi izandako dragoien gaineko istorioa Dragoi jagolea marrazki bizidunen filmak (Espainia, 2024, 90 min.) umeentzat euskaraz. Sarrera: 3 euro.
Errege Magoak iritsiko dira herrira: 18:00 Erregeen zain egoteko San Joxeperen eskutik txokolate beroa. 18:00 Elosuko desfilea. 19:00 Errege desfilea herrian Udal biltegitik hasita (Arruriaga). Errege Magoentzako gutunak udaletxeko atarian dagoen postontzian uzteko aukera egongo da.
Ekialdetik datozen Errege Magoek herria zeharkatuko dute.
Meltxor, Gaspar eta Batasar errege magoen kalejira Santa Anatik hasita. Ondoren, harrera egingo diete umeei zein helduei parrokian. Antolatzailea: Oñatiko Parrokia.
Ekialdeko magoek gutunak jasoko dituzte eta txokolatea banatuko da. Eguraldi txarra bada, Zaldibar antzokian.
Ekialdeko Errege Magoak kalerik kale ibiliko dira Arrasate pasealekutik abiatuta, Herriko Plazan bukatzeko.
Ridley Scott zuzendariaren Gladiator II filmak (Estatu Batuak, 2024, 147 min.) Antzinako Erroman girotutako istorioa dakar Paul Mescal, Pedro Pascal eta Denzel Washington aktore ezagunak protagonista dituela. Sarrera: 5 euro.
Errege bezperako bertso saioa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Maider Arregi, Agin Laburu, Eli Pagola eta Andoni Rekondo. Gai-jartzailea: Txinparta Bertso Eskolia. Salneurria: 10 euro –12 urte artekoak doan, baina gonbidapena jaso beharko da–. Sarrerak: www.onati.eus eta Txokolateixan.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.