XIX.ez antolatu du Arizmendi kirol elkarteak. Txapelketaren lehen egunean elkartuko dira honakoak: 09:30 Alebinak 13:00 Infantilak. 16:30 Benjaminak.
Erasoen prebentziorako autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu du Jabetze Eskolak. Helburua da norberak bere buruarekiko konfiantza lantzea, biktimaren rola baztertu eta arriskuari aurre egiteko gai izatearen sentimendua uztartzea, eta erasoei aurre egiteko oinarrizko teknikak ikastea. SAFO eskolako Esther Lopez izango da dinamizatzailea.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Donostian Lasertag egiteteko irteera antolatu da. Izena ematea beharrezkoa da, abenduaren 19a baino lehen.
Bi ekintza egingo dituzte gaur Arrikrutzeko lehoiaren berri jakiteko: 12:00etan bisita familiendako Arrikrutzeko Koba barruan eta 16:00etan tailerra Oñatiko Turismo Bulegoan.
'Niko 3' filma (Finaldia 2024). Zuzendaria: Kari Juusonen, Jørgen Lerdam. Iraupena: 86 minutu. Sarrera da lau euro.
Euskal Telebistako Go!azen telesaileko ikuskizuna. Sarrerak: hamar euro takillan. Bi emanaldi egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan.
Ganbara abesbatzaren eta Aequus orkestraren kontzertua. Sarrera da zortzi euro.
Aretxabaleta Abesbatzak Gabonetako kontzertua egingo du. Ohiko kantuak eta beste batzuk berriak, Cavalleria rusticana obraren zati bat, esaterako, abestuko dituzte. Sorpresaren bat edo beste ere egongo dela iragarri dute.
Drag ikuskizuna Albina Stardust eta Divina Comedia bikotearekin.
'Cuando cae el otoño' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: François Ozon. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.