Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, yoga praktikatu nahi dutenei zuzendutako hastapen ikastaroa: irailak 16, 18, 23 eta 25. Bi ordutegia: 9:30-11:00 edo 19:00-20:30; Bidebarrieta 28 helbidean. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Pentsiodunek elkarretaratzeei berrekingo diete.
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea dela-eta, kapelen desfilea egingo dute irailaren 28an, eta aurrez tailerra izango da, Nati Hernandezen eskutik.
Sanmigeletako ekitaldirako Beinke-Loramendi dantza entsegua egingo dute Kurtzebarri eskolako pistan.
'Estación Rocafort' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Luis Prieto. Iraupena: 89 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da lau euro.
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.