11:00 Diana, herriko txistulariekin. 11:30 Sokamuturra, Durana kalean. 12:30 Me Vale Madre taldearekin dantzaldia, Mitarte kalean. 14:30 Herri bazkaria, Herriko plazan: paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria. Izen-ematea: kuadrillaka, uztailaren 20tik aurrera, Arkupen. Plaza mugatuak. 15:30 Tailerrak: fotomatoia, txapa tailerra eta magia tailerra, Herriko plazan. Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan –txosna batzordeak antolatuta–. Ondoren, egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa egingo da Herriko Plazan. 18:30 Volleyball txapelketa, txosnetan. 18:30 Sokamuturra. Durana kalean. 19:00 Kontzertua Urbaltzen: Beñat eta Jonflan. 20:00 Rockalean taldea, kaleetan zehar. 22:30 Kontzertuak txosnetan: Moonshine Wagon, Tributua eta Bixentak.Ostean, DJ Fifi eta Fefa. 22:45 Suzkozezena, Mitarte kaletik irten eta plazaraino. 23:00 Txapela Brava taldearen emanaldia, Herriko Plazan
Oñati ezagutzeko abuztuan egongo diren bisita gidatuak: Oñatiko monumentu multzoa. Herriko jauregi eta monumentu ikusgarriak, Euskal Herriko lehen unibertsitatea izan zena –egun zaharberritzen ari direna– eta San Migel parrokia. Bisitak, egunero, 13:00etan; 943 78 34 53, turismoa.oñati.eus edo turismo@oñati.eus. Erdi Aroko San Migel errota. 10:00etatik 18:00etara ikusgai Turismo Bulegoan Arantzazuko santutegia. Erlijioak, arteak, abangoardiak eta naturak bat egiten duten lekua. 10:30ean eta 15:30ean euskaraz; 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. 943 79 64 63 - 943 71 89 11 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Naturari lotuta dagoen Oñatiren barruan, hemen inguruak ezagutzeko aukerak, abuztuan: Oñati-Arrikrutz kobak. Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakusle. Ikusgai dago 54+ galeria eta aukera dago espeleologia egiteko –sei urtetik gorako umeendako eta hemezortzi urtetik gorakoendako–. 943 08 20 00, turismoa.oñati.eus edo arrikrutz@oñati.eus. 10:00etatik 18:00etara. Aizkorri-Aratz parke naturala. Parketxea zabalik, martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Pottokalekura bisitak eta orientazio jolasak ere egiten dituzte. 943 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus Pottokaleku. Pottokak ezagutzeko lekua. 670 27 44 61 edo jelorzarza@hotmail.com Mendi ibilbideak. gipuzkoanatura.eus Vasco-Navarro bidegorria. viaverdevasconavarro.com
Txokolatearen eta Oñatiren arteko lotura historikoa eta egungoa jasotzen du Txokolateixiak. Egunero eskaintzen dute bideo emanaldia, Txokolatea ere eros daiteke bertan. 10:30etik 13:30era egunero zabalik eta 17:00etatik 19:30era –abuztuan, martitzen eta eguenetan–. Bideo emanaldia egoten da egunero, 12:00etan. 605 76 35 95 edo txokolateixia@hotmail.com.