13:00 Apar-festa, Kurtzebarri eskolako kantxan. 13:00 Kalejira eta gilda-jana –txosnagunean–. 14:30 Gazte bazkaria. Ostean, Zirrara –txosnagunean–. 16:00 Jai-kanpaiak, andramaixei hasiera emateko. 16:00 XLV. Mus txapelketa, Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira irabazleen artean. 16:00 Ur-puzgarriak, Kurtzebarri eskolako kantxan. Bainujantzia janztea gomendatu dute. 18:00 Aretxabaletako erraldoien kalejira, gaiteroekin batera. Udaletxe aurrean hasi eta amaituko da. 18:00 Kalejira jolasekin. 19:00 Herriko jaiei hasiera ofiziala: Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko dira udalbatzako kideak herritarrekin, Ikurrinari Agurra egiteko, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra Musika Eskolako dantzariek lagunduta. Ondoren, pregoia eta, bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna. Jarraian, Hamarru elektrotxaragarekin kalejira. 20:00 Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta. Kontzertuak txosnetan: Erromerixie Atxabaltan, Lukiek eta Izorrai.Ostean, pintxada tematikoa. –Txosnagunean– 22:00 Niña Dioz artista mexikarra, Herriko plazan. 22:45 Neomak musika taldearen emanaldia Herriko Plazan.
Oñati ezagutzeko abuztuan egongo diren bisita gidatuak: Oñatiko monumentu multzoa. Herriko jauregi eta monumentu ikusgarriak, Euskal Herriko lehen unibertsitatea izan zena –egun zaharberritzen ari direna– eta San Migel parrokia. Bisitak, egunero, 13:00etan; 943 78 34 53, turismoa.oñati.eus edo turismo@oñati.eus. Erdi Aroko San Migel errota. 10:00etatik 18:00etara ikusgai Turismo Bulegoan Arantzazuko santutegia. Erlijioak, arteak, abangoardiak eta naturak bat egiten duten lekua. 10:30ean eta 15:30ean euskaraz; 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. 943 79 64 63 - 943 71 89 11 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Naturari lotuta dagoen Oñatiren barruan, hemen inguruak ezagutzeko aukerak, abuztuan: Oñati-Arrikrutz kobak. Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakusle. Ikusgai dago 54+ galeria eta aukera dago espeleologia egiteko –sei urtetik gorako umeendako eta hemezortzi urtetik gorakoendako–. 943 08 20 00, turismoa.oñati.eus edo arrikrutz@oñati.eus. 10:00etatik 18:00etara. Aizkorri-Aratz parke naturala. Parketxea zabalik, martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Pottokalekura bisitak eta orientazio jolasak ere egiten dituzte. 943 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus Pottokaleku. Pottokak ezagutzeko lekua. 670 27 44 61 edo jelorzarza@hotmail.com Mendi ibilbideak. gipuzkoanatura.eus Vasco-Navarro bidegorria. viaverdevasconavarro.com
Txokolatearen eta Oñatiren arteko lotura historikoa eta egungoa jasotzen du Txokolateixiak. Egunero eskaintzen dute bideo emanaldia, Txokolatea ere eros daiteke bertan. 10:30etik 13:30era egunero zabalik eta 17:00etatik 19:30era –abuztuan, martitzen eta eguenetan–. Bideo emanaldia egoten da egunero, 12:00etan. 605 76 35 95 edo txokolateixia@hotmail.com.