2026/08/14 13:00 - 22:45

Jaiak

Abuztuak 14: Andramari bezpera

Abuztuak 14: Andramari bezpera
Herriko hainbat gune, Aretxabaleta
  • 13:00 Apar-festa, Kurtzebarri eskolako kantxan.
  • 13:00 Kalejira eta gilda-jana –txosnagunean–.
  • 14:30 Gazte bazkaria. Ostean, Zirrara –txosnagunean–.
  • 16:00 Jai-kanpaiak, andramaixei hasiera emateko.
  • 16:00 XLV. Mus txapelketa, Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira irabazleen artean.
  • 16:00 Ur-puzgarriak, Kurtzebarri eskolako kantxan. Bainujantzia janztea gomendatu dute.
  • 18:00 Aretxabaletako erraldoien kalejira, gaiteroekin batera. Udaletxe aurrean hasi eta amaituko da.
  • 18:00 Kalejira jolasekin.
  • 19:00 Herriko jaiei hasiera ofiziala: Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko dira udalbatzako kideak herritarrekin, Ikurrinari Agurra egiteko, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra Musika Eskolako dantzariek lagunduta. Ondoren, pregoia eta, bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.
  • Jarraian, Hamarru elektrotxaragarekin kalejira.
  • 20:00 Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • Kontzertuak txosnetan: Erromerixie Atxabaltan, Lukiek eta Izorrai.
    Ostean, pintxada tematikoa. –Txosnagunean–
  • 22:00 Niña Dioz artista mexikarra, Herriko plazan.
  •  22:45 Neomak musika taldearen emanaldia Herriko Plazan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak