Txirrindularitzako Mikel Deuna saria, Gari Baños memoriala. Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta. Gazte mailako lasterketa izango da eta 84 kilometro izango ditu probak.
Hurrengo asteburuan ospatuko dituzten jaiak prestatzeko auzolana, eta ondoren, auzotarren bilera.
Olaso dorrea bisitatzeko aukera. 10:15ean, euskaraz; 12:15ean, gaztelaniaz. Prezioa: tarifa kontsultatu. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.
Esku artean mapa bana hartuta, familian, Arantzazuko ibilbide irisgarrian dauden altxorren bila ibiliko dira irteera honetan. Prezioa: bost euro (12 urtetik beherakoek hiru euro). Aurrez eman behar da izena: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
11:00 Txistulariekin diana. 11:00 Puzgarriak. 13:00 Latuna bando txaranga. 16:00 Mus eta briska txapelketak. 18:00 Latuna bando txaranga. 18:30 Bigantxak. 21:00 Herri afaria. 00:00 Trikidantz taldearen emanaldia.
Jaiak ospatuko dituzte San Lorentzo auzoan irailaren 4tik 6ra. Honakoa da zapaturako antolatu duten egitaraua: 11:30 Puzgarriak. 12:00 Toka eta Igel Txapelketa. Paella Txapelketa (Saria 150 euro. Bakoitzak nahi duen generoa erabili dezake. Epaileek 14:30ean egingo dute kata. Ondoren, bazkari popularra, bakoitzak berea eramanda). 17:00 Apar festa. 18:00 Txokolate-jana. 18:15 Buruhandiak. 19:00 IV. Zapata jaurtiketa txapelketa. 21:00 Sardina-jana. 23:00 Bingoa. Ondoren, DJa.
Tgoki Eguna Berraondokoa industriagunean dagoen Piñu-koku egoitzan. 12:00 Ate irekiak skate librearekin eta jolasekin. 13:15 Horma-irudia. 14:00 Bazkaria. 17:00 Skate txapelketa. 22:00 Kontzertua: Babesgabe.
11:00etatik 14:00etara. Kids&Us Activities. 12:00etatik 14:30era. Puzgarriak. 13:00etan. Bolo-boloa. 14:30ean. Herri-bazkaria. 16:00etatik 19:00etara. Puzgarriak. 19:00etatik 21:00etara. Karaokea Markel Goikolearekin. 21:30etik 22:30era. Zezen-suzkoa eta su artifizialak. 22.30ean. Kontzertua: Take.
Atzeko kaleko jaixetan, gaur: 12:00etan, ipuin irakurketa Izar Mendiola eta Lukene Igartuaren eskutik 13:00etan, auzokoen omenezko salda Makalena elkartearen eskutik. Ordu berean, bakarrizketak Antton Telleriarekin eta Asier K.-rekin. 14:30ean, auzo bazkaria 18:30ean, txorimaloen eta erraldoien kalejira 20:00etan, Kitaldepare txaranga Atzeko Kalean zehar 20:30etik aurrera –amaitu arte–, mojitoak Acesma elkartearen eskutik 22:30ean, kontzertuak: Maruxak eta Marte Lasarte –bi kontzertuen artean piroteknia saioa eta suzko zezena egongo dira) Kontzertuak amaitzen direnean, DJ Ostadar
Prezioa: 3,75 euro. Publikoa: gazteak, familiak. Hizkuntza: euskara.
Irailaren 7, 8 eta 10ean Fitness ikastaroen ate irekiak egingo dira. Horietara joateko izena eman behar da aurrez. Presentzialki egin beharko da, irailaren 1etik 6ra (biak barne). Plaza mugatuak dira.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.