Pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Helduek Martin Scorsese zuzendari ezagunaren Los asesinos de la luna filma (AEB, 2023, 206 min.) izango dute. 1920ko hamarkadako Oklahoman girotuta dago, eta Osage herrialde indigenako hainbat kideren hilketak kontatzen ditu. Sarrera: 3 euro.
Abenduaren 11n hotzari aurre egin eta elkarrekin egoteko gune gisa, gure ohiturei helduta, gaztain-erre jai mundiala. 17:30ean izango da, Kuku Mikun. Sarrera doakoa da, baina komeni da izena aurrez ematea azpiegura kontuak ondo lotzeko. Berton ikusiko dugu elkar!
Olioak, ukenduak eta alkoholak egiten eskarmentua duen Sara Letamendiak sendabelarren gaineko ikastaroa emango du. Bi saio egingo ditu hilaren 11n eta 14an. Izena aurretik eman behar da Arkupen. Prezioa: 5 euro.
Norberaren bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida da 'Zuk jakitea nahi dut'. Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak egin du. Olaia Arana, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hedapen pedagogikoko zerbitzuko teknikaria izango da hizlaria.
Eskoriatzako energia komunitateko kideek aholkularitza zerbitzua eskainiko dute.
Nahikari Iturbe Sareko kideak eta Haizea Ziluaga abokatuak Konponbiderako giltzak hitzaldia emango dute, Ez dot moztuko bizarra taldeak antolatuta.
'El maestro que prometió el mar' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Patricia Font. Iraupena: 105 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023