Aretxarte Merkatari elkarteak, ekainaren 2 eta 3rako ekintza-sorta antolatu du herriko kaleak girotzeko asmoz. Honako hau da ekainaren 2rako egitaraua: 17:00etatik 19:00etara puzgarriak izango dira umeentzat Herriko Plazan, Ilargi plazan eta Mitarte eta Durana kalean. 19:00 Dantza garaikidea Other side company dantza taldearen eskutik. Flamenkoa, klakea eta sabel dantza Mitarte kalean 19:30-21:00 triki poteoa
Dantza Astearen barruan bi ikuskizun izango dira: 19:00 Dantza garaikidea: Cuatro Puntos. Other Side Company konpainiaren eskutik, Mitarte kalean. 19:30 Dantza erakustaldiak Bergarako Candem Dance Studioren eskutik: flamenkoa, klakea eta sabel dantza. Mitarte kalean.
Vital Fundazioak antolatuta kontzertua egingo dute Bizente Goikoetxea plazan. Aldakan Beltz taldeak girotuko du iluntzea.
Urbaltz elkartearen eta Tarragonako Montferri herriaren laugarren topaketa: 20:30 Talo-txosna eta bertako produktuekin pintxoak. 21:00 Montferrikoei ongietorria.
Astebururako antolatutako komedia jardunaldien barruan, 'Altxa komedia' monologo saioa. Parte hartuko dutenak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Beñat Iturbe, Antton Telleria, Ana Goitia eta Eneko Ibabe. Sarrerak, Aker eta Arrano tabernetan: bost euro langileak, hiru lanbagetuek.
'Book club' filma (AEB, 2018). Zuzendaria: Bill Holderman. Iraupena: 104 minutu. Sarrera da bost euro.