Emakumeen artean elkartzeko eta hilekoaren odolaren kudeaketan gure alternatiba propioak sortzeko espazio bat da. Hilekoaren odola jasotzeko moduez hitz egingo dute, osasunean izan ditzaketen ondorioez, eta ohialezko alternatibak nola sortu ikasiko dute. Ez da josteko makina beharrezkoa. Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan. Euskaraz. Irakaslea: Uxue Urzelai. Doan.
Ostean, dastatzea egingo dute Gomiztegin. Izenak emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus
Itzartu Gazte Asanbladako kideek antolatutako jaia. 11:30ean, Kultura etxean mahai-ingurua. Gazte antolakuntzen esperientziak Eskoriatzan izenpean. 12:30ean, Triki-poteoa Inkernu tabernatik hasita. 15:00etan, Bazkaria frontoian. (Txartelak salgai Inkernun eta Aldatzen, 15 eurotan) 20:30ean, Kontzejupen: Youth United eta Lizartxo erromeria 23:30ean Pintxada kolektiboa, Inkernun. Parte hartzeko: 688 64 66 72 telefono zenbakira idatzi.
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Xabi Igoa, Ane Zuazubiskar eta Gari Lopez de Munain bertsotan. Afariaren prezioa, kafea eta kopa barne, 30 euro. Izenak emateko: 943-58 50 28
Gaztelekuak antolatuta maketen eta manga marrazkien gaineko topaketa Ibai Zenekortaren eskutik.
Haurrentzako antzerkia Euskaraz Sarrera 5€
Lapurdiko Sara eta Ainhoa eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi herriek osatzen duten Xareta eskualdeko biztanleek sortutako pastorala.
'Violeta, el hada traviesa' animaziozko filma (Alemania 2022). Zuzendaria: Caroline Origer. Iraupena: 85 minutu. Sarrera da lau euro.
Fun Dantz jaialdia Euskal Herriko dantza urbano taldeen topalekua eta lehiaketa da. Batazbeste, urtero 600 ikusle gerturatzen dira dantza taldeen koreografia eta ikuskizunetaz gozatzeko. Zazpigarren edizioa da aurtengoa. Aretxabaletakoa beraz, jaialdi bizia eta egonkortua da, Euskal Herriko jaialdirik garrantzitsuenetakoa. Sarrera bost euro.
"Sehaska kanta gorriari" antzezlana ekarriko du Irazan taldeko Arta kolektiboak, Alaine Agirreren "Bi aldiz erditu zinen nitaz ama" liburuan oinarrituta. Martxoak 8 egunari lotutako ekintzen barruan.
'Las almas en pena de Inisherin' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Martin McDonagh. Iraupena: 114 minutu. Bederatzi izendapen Oscar sarietarako. Sarrera da bost euro.
'Euskal komikia 1975 urtetik' izeneko erakusketa egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Martxoaren 20tik 31ra. Gaur da inaugurazioa eta erakusketaren bisita gidatua Kike Infameeta Mikel Begoñaren eskutik egin ahal izango da. Gaurtik, itxi arte, egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko Antzerki Plataformak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta Kokoxa antzerki taldearen sormen egonaldia, Espaloian. Hilaren 25ean egingo dute irekiera ekitaldia.