Oñatiko Esperientzia Gelak antolatuta, Goienagusirekin batera, Juanjo Alvarez legelariaren hitzaldia: 'Actualidad geopolítica + El deporte como hecho social total: debate ético sobre su mercantilización'.
betiON arreta iraunkorreko zerbitzua da, etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute.Emalea: betion zerbitzua
Elikadura ohiturez, ingurumenaz eta nekazaritzaren etorkizunaz gogoeta egiteko Udalak antolatu dituen jardunaldien barruan, Oñatiko elikadura sarearen argazkia ezagutzeko gakoak erakutsiko dituzte gaur. Oñatiko elikadura sistemaren oinarri fisiko eta soziala ezagutzeko egin den azterlanaren emaitzak azaldu eta Elikadura Estrategia definitzen hasteko saioa da gaurkoa. Parte hartzeko izena eman behar da: 615 718 048 edo nekazaritza@onati.eus
Elgetako Euskaraldia batzordeak batzar irekia deitu du. 18:30ean elkartuko da Ozkarbin elkartean.
Elgetako Udalak Aranzadi elkartearekin elkarlanean antolatuta hitzaldia udaletxeko areto nagusian. Gaia: Gure lurraldeko paisaia eta Egoarbitzako landaredia.
Zineklubean eta jatorrizko bertsioan. Sarrerak, hiru euro.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.