Pedro Saldaña zuzendariak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Musika elkarrekin, piano eta gitarra ikasleak. Antzuolan, 15:00etatik 16:30era. Dantza Perkusio eta Trikitixa ikasleen emanaldia. Seminarixoan, 18:30ean. Entzun eta asmatu! Antzuolan, 18:00etan. Klarinete eta Saxofoi ikasleen emanaldia. Mariaren Lagundiko elizan, 19:00etan.
Lanbide Heziketa enpresei azalduta Ezagutu Lanbide Heziketaren gakoak eta potentziala (praktikak, LH duala, proiektuak,…) Hizlaria: Kepa Altube Eraña – Ikaslan Gipuzkoa-ko koordinatzailea Jarraian, Lanbide Heziketako ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira eskaintza ezagutzeko.IZEN-EMATEA HEMEN edota telefonoz (943 79 30 90)
Leizarra musika eskolakoek dantza saioak eskainiko dituzte. Hona hemen: 17:00-18:00: Agurra eta Zapatain taldeen emanaldiak. 18:15-19:15: Zazpi jauzi, Ponpixola eta Gorulari taldeen emanaldiak. 19:30-20:30: Txulalai, Arin-Arin eta Polka pik taldeen emanaldiak.
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta. Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko. IZEN-EMATEA HEMEN edota 943 79 30 90 telefonoan.
"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko" izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dute. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dituzte, eta, ondoren, iradokitzen dituzten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko dituzte. Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 10 euro. Irakaslea: Luciana Alfaro. Jabetze Eskolaren barruan.
Donna Apellanizek egingo du berba, gurasoendako hitzaldi zikloaren baitan. Izenak: BAZen, 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus atarian.
Donna Apellanizek egingo die berba, haurren eta nerabeen gurasoei. Aurrez eman behar da izena.
Nora Salbotx Alegriak egingo du berba, Karkabatik Herria zikloaren baitan.
20:00etan, bertso saioa, Maider Arregirekin, Josune Aramendirekin eta Eli Pagolarekin, Urbaltzeko plazan. 21:30ean, Yogurina Borovaren kontzertua. Gainera, txapela lehiaketa.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
TAZOLTÉOTL, PLAZERAREN ETA PASIOAREN JAINKOSARURRU MIPANOCHIA ARTISTA MEXIKARRAREN ERAKUSKETAMARTXOAREN 31TIK APIRILAREN 7RA
Artista liburuen lehiaketa udal liburutegiak antolatuta. Publiko guztiendako.
Pausokak antolatuta, Amaia Arroyok bi solasaldi eskainiko ditu apirilaren 6an, eguaztena (0 eta 6 urte artekoendako) eta 7an, eguena (6-10 urte artekoendako) Torresoroan 18:00etan.