Antzuolarrek gaur arratsaldean (16:30-20:10) odola emateko aukera izango dute Torresoroan. Urteko lehen odol ateraldirako, ordea, aurrez 943 00 78 84 telefonora deituta txanda hartu beharra dago.
Kantsatzeke Mendi taldeak jakinarazi du urtarrileko martitzenetan bazkide egiteko eta federatzeko aukera izango dela. Ordezkariak kultura etxeko bigarren solairuan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Tramite osoa etxetik egiteko aukera ere izango da aurten. Bete beharrezko formularioa hemen. "Formularioa betetzerakoan zalantzaren bat izanez gero, idatzi lasai, azalduko dizuegu-eta", azaldu dute.
"Oñatin etxebizitzen inguruan dagoen arazoa gizarteratzeko asmoz" herriko zenbait eragilek egindako dokumentala da 'Oñatin bizi nahi dut. Etxerik gabe, nolako bizitza?' ikus-entzunezkoa.
Javi Juliok zuzendutako Aita Mari dokumentala (86 mi.) eskainiko dute
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00