Gaur da urriko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Tortolis ludotekakoek bizikleta irteera egingo dute Urkulura. 17:00etan abiatuko dira. LH3tik LH6ra bitarteko mailetan ikasten ari diren haurrek hartu ahal izango dute parte, eta bizikletan Eskoriatzatik Urkulura joan eta bertan jolas egingo dute.
2-3 urte arteko haurrendako eta beraien gurasoendako.
Aritz Ganboa artzainaren bizimodua kontatzen duen lana. Sarrerak, hiru euro.
'Maixabel' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Iciar Bollain. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da bost euro.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.