Irailean beharrean uztailean egingo du Aretxarte merkatarien elkarteak Ixadebalde azoka eta udaberri eta udako jeneroa prezio ezinhobean eskaini. Kultura Sailak antolatuta kontzertua ere izango da azokaren bueltan; Screamers & Sinners talde aretxabaletarrak eskainiko du Mitarte kalean (19:30).
Dramaturgo italiarren testu hautatuak euskarari ekarrita, hainbat pertsonaia gorpuztuko dituzte Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek.
Screamers & Sinners talde aretxabaletarrak kontzertua eskainiko du. Abesti ezagunenak eta disko berrirako gertatzen dabiltzanak joko dituzte.
Edukiera mugatua, baina, ez da sarrerarik behar. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00.