Herritar talde batek antolatuta Covid-19aren eta osasunaren inguruan jardungo du Juanjo Martinez digestio-aparatuko eta orokorreko zirujauak. Hitzaldia azaroaren 10ean izango da, 18:30ean, Aramaioko kultura etxean.
Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta gaztaina-saltzailea izango da herriko kaleetan. Aretxartek txartelak banatuko ditu bezeroen artean debalde hartzeko gaztainak.
Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen eskutik Miñon liburuaren aurkezpena eskainiko dute; Zaporeak Elkarteak antolatu du ekimena.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Jesus Lizarragaren eskutik barnetegi teknologikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan.