Oñatiko txistulari taldearen goiz-eresia herriko kaleetan zehar
Informa Tu taldeak antolatuta, koronabirusaren eta bakunen gaineko hitzaldia egingo du Xabier Uriarte medikuak. 30 euro. Erreserbak egiteko: 658 719 089
Abentura parkea 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoendako kiroldegiko kantxa urdinean.
Arantzazuko aterpetxeak antolatuta, Arantzazuko altxorraren bila izeneko orientazio jolasa antolatu dute familian egiteko. Arantzazuko parketxearen ibilbide irisgarrian zehar izango da. Esku artean mapa hartuta, altxorren bila ibiliko dira paraje horietan. Prezioa pertsonako 3 eurotakoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. Izena emateko: arantzazu@gipuzkoanatura.eus - 943 78 28 94 / 699 335 183
Askotariko produktuak erosteko aukera.
Hil hasierako emanaldia. Debalde, edukiera bete arte.
Oñatiko musika bandaren kontzertua. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
'Bihurri' animaziozko filma. Zuzendaria: Kevin Johnson. Sarrera da lau euro
Compañia Trotamundos taldearen lana 6 urtetik gorakoendako. Sarrerak, hiru euro.
'Trakamatraka' haurrendako ikuskizuna. Musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
Tio Teronen semeak taldeak 'Festamentua' ikuskizuna ekarriko du. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
Marielle Heller zuzendariaren azken pelikula.
Pablo Agüero argentinarraren azken lana (Espainia, 2020). Herrian sorgintzat hartuak eta jazarriak izan ziren emakumeen historia kontatzen du pelikulak, eta 68. Donostia Zinemaldiaren lehiaketa ofizialean egon da. Aktoreen artean Yune Nogueiras bergararra eta Lorea Ibarra arrasatearra. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean.
Zabalik da matrikula epe berria, hilaren 9ra arte. Online zein haur eskolan hitzordua aurrez hartuta egin daiteke: 943 78 82 36.
2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako zerbitzua izango da. 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik barikura bitartean, eta Nerea Villa izango da hezitzailea. Urteko kuota 280 euro da, eta hiru hilabeteko bonua 120 euro. Hobariak badaudela nabarmendu dute Udaletik.
Irailaren 18tik urriaren 4ra arte ikusgai, Aroztegin.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.