Haurrekin familian egiteko bisita gidatua. Gaztaren prozesua, jolasa eta artzai txakur erakustaldia.Aurrez izena eman behar da: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63
Frontenis txapelketa antolatu du UDAk zazpigarrenez eta partiduak Iturrigorri pilotalekuan jokatuko dituzte. Ligaxka eran izango dira partiduak hilaren 7an eta finala, 8an.
Debagoieneko Oztopo trialsin taldeak antolatuta, 2020ko Gipuzkoako Trilasin Txapelketako lehen proba jokatuko da Aretxabaletan –Arbizelaiko trialsin gunean–.
Bisita gidatua Arrikrutz kobetan: Non daude tximeletak neguan? (Kobetako tximeletak eta beste harpetar batzuk). Plazak mugatuak direnez aurrez izena eman behar da: arrikrutz@onati.eus edo 943 082 000
Ingurumen astearen barruan, hainbat zuhaitz mintegi etorri dira landareak saltzeko. Loreak eta landareak ere egongo dira. Natur eskolak antolatuta
Martxoaren 7an, Seber Altube plazan Martxoak 8ko emakume artisau eta baserritarren azoka izango da.
Zuhaitz Eguna ospatuko dute Leintz Gatzagan. 10:00etan Ginkana Gatz Bidean zehar. Guraso zein umeentzat. 11:30ean Zuhaitz berrien landatzea eta zaharren mantenua 12:30ean, Luntxa Toki eder elkartean.
Emakume artisauen azoka egingo dute goizean zehar Foruen plazan. 22 postu egongo dira. M8-ko egitarauaren barruan.
10:00etatik 13:00era, Defentsa pertsonal integrala. KAP-Kick Boxing integrala. Cristo Gamero maisuarekin. Izena-emateko, 639 67 75 09 (Jose Luis Arranz).
Larunbatean, martxoak 7, emakumeendako autobabes ikastaroa egingo da Agorrosinen 10:00etatik 12:30era bitartean, Shotokan K.E.ren eskutik.
Debagoiena Gastronomika egitasmoaren barruan, 'Ezagutu Gomiztegi baserria familian' izeneko bisita berezia. Aurrez izena eman behar da: 943 796 463 edo 943 718 911 telefono zenbakietara deituta edo turismo@debagoiena.eus helbidera mezua bidalita.
Pikarraituz Asanblada Feministak, Antolatu, feminismora batu! leloarekin, M8ari begira antolatutakoak: 12:00, Buruberoki tailerra, Herriko Plazan. 14:30, Tupper jana Herriko Plazan. Ondoren, Aretxabaletako emakumeekin tertulia. 18:00, Xunba tailerra.
Martxoaren 7an, zapatuan, Arrasaten bizi diren oñatiarren bazkaria egingo da eta egun horretarako honako egitaraua osatu dute: 13:00 Sampru tabernan lunch txiki bat 14:00 talde argazkia 14:30 bazkaria, Erreka jatetxean Izen ematea zabalik egongo da martxoaren 4ra arte, Erreka jatetxean bertan. Bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da.
Emakumeen bazkaria gaur. M8-ko egitarauaren barruan (Txartelak salgai, Eltzia, Ongi eta Arrano tabernetan erosi behar dira. Prezioak: 10 euro langileek, 6 euro ikasle eta langabetuek) Bazkalostean, “Bortxatzailea zu zara” performancearen azken entseguaegingo da.
Kantari ikuskizun bat da gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko, helburu dituena aisialdia euskaraz egitea, familia transmisioa eta irakaskuntza, kulturgintza eta euskalduntzea. Hala, Debagoieneko neska-mutikoek euskal kantak abestu eta dantzatuko dituzte eskainiko duten zuzeneko emanaldian.
Janaria eta zumba, Gaztelekuko Topalekuko erabiltzaileentzat
'Las aventuras del Doctor Dolittle' filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Stephen Gaghan. Sarrera da lau euro.
Jumanji filma (Estatu Batuak, 2019, 123 min.) izango dute neska-mutikoek (sarrera: 2 euro).
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikuskizunean Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal dira protagonistak. Emanaldia 19:00etan hasiko da Kulturateko areto nagusian.
Lautadako Ahuntzak (Zalduondo) VS Izenbakuek (Aramaio). Saioa 19:30ean hasiko da, pikoteoaren ostean.
Zapatuan aurkeztuko dute, eta horretarako, nola ez, blues kontzertu bat antolatu dute Ibai-arteko lagunek. Johnny Winter ile zuridun gitarra-jole handiaren bertsioak egiten dituen Los Winters taldeak kontzertua egingo du Kajoi Tabernan, 19:00etan. Garagardoa Keler etxeko 18/70 modelokoa izango da, eta serigrafia propioa izango du.
Amak taldea honako musikariek osatzen dute: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Guztiak emakumeak, guztiakeskarmentu askokoak eta guztiak amak. 90eko hamarkadatik trikitiaren erreferenteak diren lau emakume honi kolore berria ematen. Eta beraiekin Ain_1 taldea, musika, poesia eta dantza oso modu irudimentsuan eskaintzen duen Arrasateko emakume laukotea, zuzenean ikusteko ia ezinezkoa dena. Bi taldeen kontzertua Seminarixoan izango da, 19:00etan hasita eta sarrera zortzi euro izango da. Sarrerak Kutxabank-en daude salgai.
San Mendes zuzendariaren 1917 filma (Erresuma Batua, 2019, 119 min.), lehenengo gerra mundialean girotutakoa izango dute helduek. Sarrera: 4 euro.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta Sharon Stoner talde oñatiarrak kontzertua eskainiko du Inkernu tabernan.
'Parásitos' filma (Hego Korea, 2019) Zuzendaria: Bong Joon-ho. Sarrera da bost euro
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.