Los Winters 2014ko azaroan hasi ziren Espainia zehar jotzen, eta zuzeneko trinkoa eta bikaina dute, Kpow Albuquerque –ahotsa eta gitarra–, Pino Sambataro –bateria– eta Phineas Sánchez –baxua– musikarien profesionaltasunari eta esperientzia zabalari esker. Kpow Albuquerque 25 urtetik gorako ibilbide profesionala duen gitarrista eta kantaria da eta Ñaco Goñi y Los Bluescavidas, Raimundo Amador, Bebe, El Tio Calambres, taldeetako kide izan da, besteak beste. Johnny Winter-en fan handia izanik, eta bere errepertorioa oso ondo ezagututa, bikain interpretatzen du.
