Gabonetako txistor-jana, jubilatuentzat. 18:00etan, kultura etxean.
Alejandro Zambraren Como volver a casa liburuari buruzko solasaldia izango da eta Ane Zapaterok gidatuko du saioa.
Varados filma emango dute Arkupen UDAk eta Zaporeak elkarteak antolatuta. Helena Taberna nafarrak zuzendutako filma da eta gerratik eta pobreziatik ihesi Greziara iritsitako errefuxiatuen eguneroko istorioak jaso ditu.
Bergarako ZinemaOn zineklubak gonbidatuta, gaur El hoyo film entzutetsua ikusteko aukera egongo da Seminarixoan (20:00) eta ondoren solasaldia egingo dute pelikularen zuzendari Galder Gaztelu-Urrutiarekin. Bergaran sortu berri den zineklubaren lehen gonbidatua izango da Gaztelu-Urrutia.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.