puin kontalari boluntario taldearen eskutik hiru saio neska-mutikoendako, liburutegian. 17:00-17:20, LH3tik aurrerakoak. 17:30-17:50, 5 urteko gelatik gorakoak. 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako umeak.
Jostailuen erakusketa jarriko du Algara ludotekak komentuan. Jolas eta jostailu aukeraketan gurasoei zein haurrei laguntzeko asmoarekin antolatutako erakusketa da, eta erakutsiko dituzte besteak beste, trebetasun jolasak eta jostailuak, kooperatiboak eta hizkuntza lantzekoak. Bertara hurbiltzen direnek jolas egiteko eta frogatzeko aukera izango dute horretarako gertatutako txokoan.
Where do you live izeneko ipuina irakurriko dute eta 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzat aproposa da.
Hilaren 29an, 18:00etan, izango da Arnasa Gara ekimenaren Aramaioko ekitaldia. Arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmenduko du kanpainak, herritarrek horren kontzientzia hartzeko. 22 udalerritan egingo dira ekitaldiak. Uema, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak eta Jaurlaritza dira bultzatzaile.
19:00etan, Janire Lazkano-Maitena Mañarikua / Ainhoa Zeziaga-Uxue Larrea 22:20ean, Iker Valle-Etor Garate / Andoni Elorza-Oskar Sarasua
19:00 – Karpa irekiera19:30 – Kontzertu akustikoa
Oñatiko Yoga elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo du Javier Azipiri Kalki-k. Izenburua da: El sentido de la vida. Oñatiko yoga elkartearen 30. urteurrenaren barruan antolatutako hitzaldia.
Euskararen Egunarekin lotuta, Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatuta. Sarrera: 4 euro. Ozkarbiko barra zabalik egongo da.
El dúo de La africana zarzuela bat da ekitaldi batean. Hiru koadrotan banatuta dago; Manuel Fernández Caballeroren musika duena eta Miguel Echegarayren libretoa.
San Andres jaiak Uribarri auzoan. Hauxe da gaurko antolatu dutena: 21:00etan, jaiei emateko etxafuego jaurtiketa 22:00etan, XXIX. mus txapelketa Urtiagainen
Askoa Etxebarrieta zuzendari eta protagonista duen ikuskizun hau flamenko tradizional puruan oinarrituta dago, teknika oso zainduarekineta sentsazio eta magia giroan, ‘duende’-arekin, pasio sortzaile eta sentimenduarekin. Ikusleek deskubritu ahal izango dute flamenkoabarren-barrenetik, musika minarekin, deserriarekin, poztasunarekin, askatasunarekin eta bizitzarekin lotuz. Sarrera zortzi euro izango dira.
Secretos de estado filma (Espainia, 2019) Zuzendariak: Frank Ariza, Rafa Montesinos, Iñaki Peñafiel, Norberto López, Marco A. Castillo eta Javier Giner. Sarrera da bost euro.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Eskoriatzako Udalak IV. Pintxo Lehiaketa antolatuko du azaroaren 29tik abenduaren 1era (biak barne). Lehiaketak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko helburua izango du. Eskoriatzako edozein tabernak parte ahal izango du lehiaketan, eta hona hemen lehiaketa arautuko duten oinarriak.