Gaztainerre ospatuko dugu urtero bezala herriko plazan. Herriari zabaldutako ekintza da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. 16:30etarako etorriko dira umeak herriko plazara eta gaztainak banatuko dira bukatu arte.
Udazkenaren hoztasuna goxatzeko gaztaina-jana egiten dute aspalditik Arrasate Herri Eskolako lagunek; ez Eskolako haurrentzako, Arrasateko haur guztientzako baizik. Aurtengoa gaur egitekoak ziren, hasieran, baina arazo batzuengatik astebete atzeratu dute. Beraz, azaroaren 22an, barikua, gaztaina usaina nagusituko da Herriko Plazan.
Atxabaltako Mugimendu Feministak antolatuta Gure arteko arrazakeria lantzeko tailerra egingo dute Arkupen (bigarren solairuan). Luciana Alfarok bideratuko du, eta euskaraz eta gazteleraz izango da. Izena aurrez ematea komeni da antolatze lanak errazteko; hona hemen bidea: atxabaltakofeministak@gmail.com.
Basotxo erretiratuen elkarteko kideek gaztaina erre jana izango dute elkartean bertan.
Azaroaren 25aren bueltako egitaraua. Hizlaria: Norma Vazquez, feminista eta genero indarkerian aditua.
Spinning eta gimnasia saioa Agorrosinen, Azkaiter Pelox Band taldearen zuzeneko emenaldiarekin. MovemBer Garak antolatutako ekintza.
Azken urteotan egin duten moduan, musika eskolako bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du azaroaren 22an, 20:00etan, Zaldibar antzokian.
Panpinak antzezlana, Erika Olaizolaren eskutik. Azaroak 25aren inguruko programazioaren barruan. Doan
El silencio de la ciudad blanca filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Daniel Calparsoro. Sarrera da bost euro
'Osintxuko Gaztañatan' egitasmoaren barruan antolatutako ekintza izango da. Amaia Arriaranek, adimena zorrozteko ipuinak kontatuko ditu.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.