Xalbadorpe elkarteak antolatuta Elgetako erretiratuek urteroko irteera egingo dute Gernikako azokara. Azoka ikusi ostean Lekeitioko Egaña jatetxean egingo dute bazkaria.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Odola emateko aukera izango da Durana kalean egongo den autobusean.
'@buelos. Nunca es tarde para emprender' filma (Espainia, 2019). Zuzendaria da: Santiago Requejo. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.