Irakurri den liburua da: 'Las chicas', Emma Cline idazlearena. 2019-2020 denboraldiko lehen saioa. Dinamizatzailea: Ivan Repila. Bi talde
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Andere Etxabe nutrizionista aretxabaletarrak haurren elikaduraren gaineko argibideak emango ditu. Ibarra kiroldegiko erabiltzaileei zuzenduta dago eta izena aurrez eman behar da.
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Eduardo Mendozaren Tres vidas de santos liburua izango da hizpide, Silvina Fondra psikologoak gidatuko duen saioan.
Urriaren 22an, martitzena, herri batzarra egingo du EH Bilduk 18:30ean, Olaranen. Udal jardunaren eta aurrekontuen nondik norakoez jardungo dute. Baita Espainiako hauteskundeen inguruan ere.
Asteartetako zinema emanaldien baitan, La casa de verano filma izango da ikusgai Amaia Antzokian.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.