Angiozarren Olentzero kantu-eskean plazatik irtenda Angiozar bailarako auzo, baserri eta etxe guztietara. Plazara 19:00etan helduko da.
Herriko neska-mutikoak, horien gurasoak eta Basotxoko kantu taldeko kideak, txistulariek lagun eginda, Gabon kantuan ibiliko dira kalez kale.
11:00- Gabon kalejira, eskolako umeen eta gurasoen eskutik, Errekaldetik irtenda. Euria eginez gero, eskolako patioan. 18:30- Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera San Josetik. Ondorengo ekitaldi nagusia, Plazan.
Maala Guraso Elkarteak Gabon kantak abestera gonbidatu ditu herritarrak. Taldea 11:00etan abiatuko da Herri Eskolatik. Amaieran, txorizoa eta salda banatuko dituzte herriko plazan.
Txantxiku ikastolak antolatuta, ikastolako jolastokian hasiko dute kalejira. Ondoren, IkastolakoGuraso Kontseiluak salda banatuko du, plazan.
San Martzialetik etorriko dira eta azoka parean itxarongo diegu, elkarrekin plazara joateko.
12:00-13:00ak bitartean, Olentzeroren laguntzaileak egongo dira plazan haurren eskutitzak jasotzeko. 12:00.12:30, Gabon kantak, plazan. 13:00etan, Kalejira. Trikitixa eskolako ikasleekin kalejira. 17:30ean, Gabon kantak, zaharren egoitzan. 18:00etan, Apotzagatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri ongi-etorria. Intxaurtxuetan elkartu eta kalez kale, Gabon kantak.
Olentzero eta Mari Domingi 12:00etan etorriko dira umeen gutunak jasotzera eta muxuak eta goxokiak banatzera. Iluntzean, 18:30ean, ostera, kiroldegitik atera eta Herriko Plazaraino joango dira. Han musika eskolako neska-mutikoek kantuan egingo diete.
Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete herriko plazan. Parte-hartzaileak: Jose de Azpiazu Musika Eskola, Haitzondo koadrila eta Algaraz Elkartea.
Guraso elkartea, trikitixa elkartea, Bizente Goikoetxea abesbatza eta Papargorri.
Musika bandak Gabon kantak eskainiko ditu iluntzean
Osintxun, Olentzero menditik etorriko da eta berarekin egingo dute bat, umeek zubian.
Oñati abesbatzak antolatuta, Gabon kantak abestuko dituzte herriko kaleetan zehar
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.