Ordu Kopurua: 40 Matrikula: 125€ Titulu ofiziala ematen da. Apuntatzeko 678401586 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es emailean egin daiteke.
Oroimenak antzerki taldeak eskainita La fiesta de la Madonna izeneko antzezlana, Espaloian. Kultura astearen barruan Xalbadorpe elkarteak antolatuta.
Aralar, mundua leku den lurra dokumentala ikusteko aukera izango da martitzenean, abenduaren 11n. Aralarko ondare naturala eta kultura ditu oinarri. Olaranen, 18:30ean. Ondoren, dokumentala grabatu dutenekin eta Lanadarlaneko ordezkariekin solasaldia izango da.
Arrikrutz liburuaren aurkezpena. Hizlaria: Juan Luis Arsuaga, Atapuercako zuzendaria.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.