Asteazkena, urriak 3



Bergarako Futbol Taldearen hamaikakoa Euskaraldiarekin

Agorrosin kirol gunea, Bergara

Bergarako Kirol Elkarteak hartua du Euskaraldiaren sustatzaile izateko konpromisoa. Gaur Futbol talde nagusiak Oiartzunen kontra jokatu du eta partida hasieran konpromiso eta atxikimendu hori agertu nahi izan dute.

Bergarako Futbol Taldearen hamaikakoa Euskaraldiarekin Agorrosin kirol gunea Bergarako Kirol Elkarteak hartua du Euskaraldiaren sustatzaile izateko konpromisoa. Gaur Futbol talde nagusiak Oiartzunen kontra jokatu du eta partida hasieran konpromiso eta atxikimendu hori agertu nahi izan dute.

Ostegunean, Euskaraldiko mahaia Irala kalean

Irala kalea, Bergara

Aurreko ostiralean edo igandean Bergarako kaleetan ibili zirenek, ikusi ahal izan zituzten Euskaraldiko laguntzaileak kalean. Izan ere, Euskaraldiaren berri jasotzeko eta izena emateko herriko leku desberdinetara jo dezakete Bergarako herritarrek. Alde batetik, Barrenkaleko lokala dute honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 17:30etatik 19:30etara eta larunbatetan 11:30etatik 13:30etara. Baina horretaz gain, urri eta azaroan zehar kalean ere izango dira mahaiak hainbat lekutan. Aste honetan, ostegunean Euskaraldiko sustatzaile batzuk Irala kalean egongo dira 19:00ak eta 20:30ak bitartean. Nahi duenak bertara hurbildu, eta Euskaraldian izena emateko edo Euskaraldiaren inguruan dituen zalantzak argitzeko aukera izango du.

Ostegunean, Euskaraldiko mahaia Irala kalean Irala kalea Aurreko ostiralean edo igandean Bergarako kaleetan ibili zirenek, ikusi ahal izan zituzten Euskaraldiko laguntzaileak kalean. Izan ere, Euskaraldiaren berri jasotzeko eta izena emateko herriko leku desberdinetara jo dezakete Bergarako herritarrek. Alde batetik, Barrenkaleko lokala dute honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 17:30etatik 19:30etara eta larunbatetan 11:30etatik 13:30etara. Baina horretaz gain, urri eta azaroan zehar kalean ere izango dira mahaiak hainbat lekutan. Aste honetan, ostegunean Euskaraldiko sustatzaile batzuk Irala kalean egongo dira 19:00ak eta 20:30ak bitartean. Nahi duenak bertara hurbildu, eta Euskaraldian izena emateko edo Euskaraldiaren inguruan dituen zalantzak argitzeko aukera izango du.

08:45

Gallartako Euskal Herriko Meatzarien Museora bisita gidatua

Antzuola, Antzuola | Irteera

Urriaren 3an egingo da Gallartako Euskal Herriko Meatzarien Museora bisita gidatua. Irteera 08:45etan egingo da Antiguako autobus geltokitik eta 09:00etan Sagastiko geltokitik. Gallartako jubilatu elkartean egingo da hamarretakoa. Irailaren 17 eta 18an eman ahalko da izena (16:00etik 18:00etara bitartean) Landatxoperen lokalean.

Gallartako Euskal Herriko Meatzarien Museora bisita gidatua Antzuola

Urriaren 3an egingo da Gallartako Euskal Herriko Meatzarien Museora bisita gidatua. Irteera 08:45etan egingo da Antiguako autobus geltokitik eta 09:00etan Sagastiko geltokitik. Gallartako jubilatu elkartean egingo da hamarretakoa. Irailaren 17 eta 18an eman ahalko da izena (16:00etik 18:00etara bitartean) Landatxoperen lokalean.


10:00

Goienagusi ikasturtearen hasierako ekitaldia

Seminarixoa, Bergara | Hitzaldiak

Goienagusi ikasturtearen hasierako ekitaldia Seminarixoa

14:30

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna

Luis Ezeiza herri eskola, Eskoriatza

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Luis Ezeiza Herri Eskolan. 14:30ean, eskola osoa, Haur Hezkuntzako eraikinean elkartuko dira eta jolas batzuk egingo dituzte Tximeleta Gelakoekin batera. Bukatzeko, kartel bat egingo dute aurtengo leloarekin, Ez begiratu beste aldera eta ondoren, argazki batzuk aterako dituzte.

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna Luis Ezeiza herri eskola

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Luis Ezeiza Herri Eskolan. 14:30ean, eskola osoa, Haur Hezkuntzako eraikinean elkartuko dira eta jolas batzuk egingo dituzte Tximeleta Gelakoekin batera. Bukatzeko, kartel bat egingo dute aurtengo leloarekin, Ez begiratu beste aldera eta ondoren, argazki batzuk aterako dituzte.


20:00

'Non' pelikularen emanaldia

Zabalotegi aretoa, Bergara | Zinema

Zuzendariak: Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs Iraupena: 14 min Generoa: Thriller Kalifikazioa: 12 urtetik gora Prezioa: 3 euro

'Non' pelikularen emanaldia Zabalotegi aretoa
  • Zuzendariak: Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs
  • Iraupena: 14 min
  • Generoa: Thriller
  • Kalifikazioa: 12 urtetik gora
  • Prezioa: 3 euro


TAO ikastaroa

Etxaluze, Arrasate

Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.

TAO ikastaroa Etxaluze Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.


SENDABELAR TAILERRA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus

SENDABELAR TAILERRA Ekin Emakumeak elkartea Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus


09:00
13:00

Udal tasen ordainketa epea

Oñatiko udaletxea, Oñati | Deia

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.

Udal tasen ordainketa epea Oñatiko udaletxea

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.


18:00
14:00

San Martin pilota txapelketa

Aramaioko kiroldegia, Aramaio | Kirola

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.

San Martin pilota txapelketa Aramaioko kiroldegia

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.



18:30
19:00

Baionako kortsarioen galeria

Aroztegin. , Bergara | Erakusketak

Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.

Baionako kortsarioen galeria Aroztegin.

Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.



17:00
19:00

Erretzeari uzteko ikastaroa

Bergarako osasun zentroan., Bergara | Ikastaroak

Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.

Erretzeari uzteko ikastaroa Bergarako osasun zentroan.

Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»