11:00 Neska-mutikoentzako puzgarriak eta jolasak, Salbador kalean. 11:15 Ozkarbi elkarteko kideek salda banatuko dute. 13:00 Meza iazko jaietatik hil direnen alde. Xalbadorpek antolatuta. 13:45 Erretiratuen argazkia. 14:00 Erretiratuen bazkaria, Espaloian (10€). Ondoren bingo jolasa eta erromeria. 14:00 Neska-mutikoentzako bazkaria, plazan (5€). 15:30 Puzgarriak eta jolasak neska-mutikoentzako. 18:30 Buru-handiak. 19:00 TIO TERONEN SEMEAK dantza ikuskizuna. 23:00 Zezensuzkoa. 23:15 Kontzertua plazan, SKASTI + ondoren DJ BULL.
Egubakoitzean ospatuko dituzte Zarimutz auzoko jaiak. Urteroko egitarauari jarraituz, meza izango dute San Pedro elizan, 12:30ean. Aurten, Jesus Maria Urrutiari omenaldia egingo diote, eta Gesalibar/Garagartza auzoetako korua izango da bertan abesten. Ondoren, luntxa izango dute, eta goiza alaitzeko, trikitilariak ere izango dira auzoa musikaz girotzen.
Eskoriatzako San Pedro jaien barruan, Eskoriatzatxo Txosna Batzordeak antolatuta, Kuadrilen arteko bazkaria ekainaren 29an izango da txosnagunean, 15:00etan, Santa Marina plazan. Egubakoitz honetan, ekainak 22izango da txartelak erosteko azkenengo eguna (Inkernun salgai). Menua: Makarroiak, hanburgesak, ogia, ardo, sagardo, txupitoa eta postrea. Prezioa: 10 euro
Buruarinak egiten irakatsiko diete neska-mutikoei Ipuitantai taldeko kideek, Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta. 20 lagunendako lekua daukate eta izena aurrez eman behar da: ipuitantai@gmail.com eta 722 680 828.
Gaurko egitaraua: 19:00etan, txupinazoa eta Peio basurdearen jaitsiera 19:00etan, meza 19:30ean, auzo barbakoa frontoian Zubillagako toka txapelketa (16 urtetik gorakoendako) 22:00etan, umore gaua
Gaur, San Pedro eguna dela eta, Torreauzoko elizan meza egongo da
Arrasate Musikaleko Big band taldeak uda sasoiko ohiko kontzertua eskainiko du.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Gaur zabalduko dute eta ikusgai egongo da uztailaren 1era arte. Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen kide batzuek egin dituzten argazkiak dira. Hain justu ere, Alicia Tebar, Arantxa Arranz, Jose Mari Arrigain, Josu Fdez. Varona, Juan Antonio Unzurrunzaga, Manu Martinez, Maribel García, Marilo Zubizarreta etaNatxo Castellanos dira egileak.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Bilduma ikusgai uztailaren 15era arte.