09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro. 11:00-14:00 HAURRENTZAKO eta GAZTEENTZAKO JOLAS-PARKEA Ipintza II-ko patioan. Puzgarriak, jumping-a, wipe out-a -egur zoroak-, giza futbolina, super jumping-a… 12:00 IDI-PROBEN ERAKUSTALDIA Bergarako abeltzainen eskutik, San Martin plazan. 13:00 MARIATXIAK Iralan: Los Tenampas. 14:30 BAZKARIA eta DANTZALDIA, San Joxepe elkartean. 16:30 Bergarako BOLO, TOKA ETA IGEL JOKOEN TXAPELKETA San Joxepen. Antolatzailea: San Joxepe Elkartea. 17:00-20:00 HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, Ipintza II-ko patioan. 17:00 PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK Bergarako Udal Pilotalekuan. 18:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA ZEZENTXOEKIN zezen-plazan. Sarrera: 2 euro. 19:00 KONTZERTUA: Anje Duhalde, Bideberriko txosnagunean. 20:00-22:00 DJ FESTA, Oihan Vegarekin, San Martin plazan. 22:00 BITORIANATXOREN IGOERA San Martin plazan. 22:15 DJ FESTA, Oihan Vegarekin, San Martin plazan.
Javier Fesserek zuzendutako Campeones filma izango da aste bukaeran, Arkupen. Desgaitasun intelektuala duten pertsonak dira protagonista eta euren egunerokoaren berri emango dute, egunero gainditu behar dituzten aurreiritzi eta diskriminazio kontuen berri hain zuzen ere. Euren pentsamenduak, gogoak eta ilusioak ere partekatuko dituzte, eta gaixotasunetik kanpo, gizartearen parte izateko duten desioa agerian utziko dute. Martitzenean bi emanaldi izango dira: 16:00 eta 19:30.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Plastikoa arratsaldez utzi beharko da. Batuko diren plastiko motak: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokak ez dira batuko. Bilketa lekuak: Eskoriatza1. Zarimutzeko bidegurutzean. Aretxabaleta2. Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 metrotara.3. Bañuetxe, Mendiolako bide parean.4. Oroko bidegurutzean. Antzuola5. Ekarpen gune ondoan.Oñati6. Zanartu, Zuazola inguruan.7. Murgialdai, Asentsio ermitan.8. Olabarrieta, autobus geltokian.9. Musika Eskola gainaldean. Bergara10.Ugarrixa, etxalde parean.11.Muinondo, trenbide ondoan.12.San Juan auzoko eliza aurreko plazan. Noiz behinkako zerbitzuak, betiere, aurrez telefonoz deituta (943-76 25 47)Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.Gatzaga: Dorletako bidegurutzean.Bergara: Elosu, Santutxun.Elgeta.
Hizlaria: Amaia Diaz de Monasterioguren. Eltzian
Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokak ez dira batuko. Bilketa puntuak: (Arratsaldean utzi) Zanartu, Zuazola inguruan Murgialdai, Asentsio ermitan Olabarrieta, autobus geltokian Musika Eskola gainekaldean Oharra: Bilketa lekuren bat aldatzea nahi izanez gero, deitu 943762547 telefonora.
Nabarraldek eta Oñatiko Udalak elkarrekin antolatutako 'Memoria lekuak' jardunaldien barruan.
Santa Rita Eguna ospatuko dute herriko kristauek martitzenean, 19:00etan, parrokian. Meza esango dute lehenengo, eta bukaeran, bakoitzak ekarritako larrosak bedeinkatuko dituzte.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Haur eta gaztetxoentzat udalak antolatzen duen pintura ikastaroan egindako oleo-lanak ikusgai. Maiatzaren 27ra arte.
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.