Osteguna, martxoak 8



11:00

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aramaio

11:00etan, 15 minutuko elkarretaratzea egingo dute plazan. Arratsaldean, berriz, bi ekintza izango dira: batetik, 17:30ean, kafe-tertulia egongo da kultura etxean eta ondoren, 18:00etan, Volar filma egongo da ikusgai, Itur-zuri emakumeen elkarteak antolatuta. Bestetik, 19:30ean, aldarrikapen kalejira egingo dute kalez kale, herriko trikitilariek eta dantzariek lagunduta. Ondoren, luntxa egongo da.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

11:00etan, 15 minutuko elkarretaratzea egingo dute plazan. Arratsaldean, berriz, bi ekintza izango dira: batetik, 17:30ean, kafe-tertulia egongo da kultura etxean eta ondoren, 18:00etan, Volar filma egongo da ikusgai, Itur-zuri emakumeen elkarteak antolatuta. Bestetik, 19:30ean, aldarrikapen kalejira egingo dute kalez kale, herriko trikitilariek eta dantzariek lagunduta. Ondoren, luntxa egongo da.


11:00

Martxoak 8

Elgetan, Elgeta | Bestelakoak

11:00etan, Mendizaleen Plazan, elkarretaratzea. 19:00etan, Mendizaleen Plazan, elkarretaratzea. Herri Eskolako neska-mutikoek egindako txapak banatuko dira eta elkarretaratzearen ostean olerki irakurketa, kantu saioa eta antzezlan erakustaldia izango dira. Horrekin batera Elgetako emakume taldearen aurkezpena egingo dute. Amaitutakoan Ezkutuko artistak izeneko erakusketa zabalduko dute buztin gelan. Domekara arte egongo da ikusgai. Ordutegia: eguenean 21:00ak arte. Barikuan 19:00etatik 21:00etara. Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Domekan 12:00etatik 14:00etara. Oharra: elkarretaratzeetara amantalarekin joateko dei egin diete bai emakumeei bai gizonei.

Martxoak 8 Elgetan
  • 11:00etan, Mendizaleen Plazan, elkarretaratzea.
  • 19:00etan, Mendizaleen Plazan, elkarretaratzea. Herri Eskolako neska-mutikoek egindako txapak banatuko dira eta elkarretaratzearen ostean olerki irakurketa, kantu saioa eta antzezlan erakustaldia izango dira. Horrekin batera Elgetako emakume taldearen aurkezpena egingo dute.
  • Amaitutakoan Ezkutuko artistak izeneko erakusketa zabalduko dute buztin gelan. Domekara arte egongo da ikusgai. Ordutegia: eguenean 21:00ak arte. Barikuan 19:00etatik 21:00etara. Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Domekan 12:00etatik 14:00etara.

Oharra: elkarretaratzeetara amantalarekin joateko dei egin diete bai emakumeei bai gizonei.


12:00

M8: elkarretaratzeak

Antzuola | Deia

Martxoaren 8a aldarrikatzeko bi elkarretaratze egingo dituzte: 12:00etan eta 20:00etan plazan. Iluntzean luntxa izango  da.

M8: elkarretaratzeak

Martxoaren 8a aldarrikatzeko bi elkarretaratze egingo dituzte: 12:00etan eta 20:00etan plazan. Iluntzean luntxa izango  da.


12:00

Martxoak 8. 'Emakumeok planto'

Oñati, Oñati | Deia

Hauxe gaurko egitaraua: Elkarretaratzea Olakuako urmael inguruan eta Foruen plazan, 12:00 Bazkaria Garoa tabernan, 13:30 Elkarretaratzea Foruen plazan 19:00etan. * Amantalak leihoetan eskegi edota besoko morea jartzeko deialdia egin du Oñatiko Sare Feministak Zine klub emanaldia “Alanis'. Zuzendaria: Anahí Berneri. Argentina (2017)  

Martxoak 8. 'Emakumeok planto' Oñati

Hauxe gaurko egitaraua:

  • Elkarretaratzea Olakuako urmael inguruan eta Foruen plazan, 12:00
  • Bazkaria Garoa tabernan, 13:30
  • Elkarretaratzea Foruen plazan 19:00etan. * Amantalak leihoetan eskegi edota besoko morea jartzeko deialdia egin du Oñatiko Sare Feministak
  • Zine klub emanaldia “Alanis'. Zuzendaria: Anahí Berneri. Argentina (2017)

 


12:30

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Bestelakoak

Hona hemen Udalak, Aretxabaletako Talde Feministak eta UDAk elkarlanean antolatutako egitaraua:  12:30 Elkarretaratze zirkularra plazan. 18:00 Lelo lehiaketako sari banaketa udaletxean. 18:30 Agerraldia plazan; ondoren sorgin dantza. 19:00 Giza katea eta Jaikiko dantzarien saioa Durana kalean. 20:00 Antzezlana: Sex o no sex, Virginia Imazekin, Arkupen; ondoren, mokadutxoa. 

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak Herriko kaleak

Hona hemen Udalak, Aretxabaletako Talde Feministak eta UDAk elkarlanean antolatutako egitaraua: 

  • 12:30 Elkarretaratze zirkularra plazan.
  • 18:00 Lelo lehiaketako sari banaketa udaletxean.
  • 18:30 Agerraldia plazan; ondoren sorgin dantza.
  • 19:00 Giza katea eta Jaikiko dantzarien saioa Durana kalean.
  • 20:00 Antzezlana: Sex o no sex, Virginia Imazekin, Arkupen; ondoren, mokadutxoa. 

18:00

Emakumearen Nazioarteko Eguna: Kontzentrazioa

Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza

Emakumearen Nazioarteko Eguna: Kontzentrazioa Fernando Eskoriatza plaza

19:00

Antzerkia: Frida

Zaldibar antzokia, Eskoriatza | Antzerkia

Sinopsia: Frida Kahlo festa bat da. Bizi-gogoz eta minez beteta dagoen festa bat, non Fridaren gogoan oso bizirik dauden baina egiaz desagertuta edo jada ez dauden gonbidatu asko baitaude. Frida Kahlo festa bat da, eta han agertuko dira alkohola, musika, oroitzapenak, amodioak, samurtasuna, idealak, utopiak, porrotak.Azken finean, Frida Kahlo festa handi bat da. Bizitza osoa ospatzeko festa. Bizitza berresteko festa bat, gizaki baten bizitza. Ez mito batena, ezta jainkosa batena ere, emakume baten bizitza baino, Frida Kahlorena. Bizitza bat da, festa bat da, antzerkia da. Sarrera: Doan. Hizkuntza: Gazteleraz.

Antzerkia: Frida Zaldibar antzokia

Sinopsia:

Frida Kahlo festa bat da. Bizi-gogoz eta minez beteta dagoen festa bat, non Fridaren gogoan oso bizirik dauden baina egiaz desagertuta edo jada ez dauden gonbidatu asko baitaude. Frida Kahlo festa bat da, eta han agertuko dira alkohola, musika, oroitzapenak, amodioak, samurtasuna, idealak, utopiak, porrotak.
Azken finean, Frida Kahlo festa handi bat da. Bizitza osoa ospatzeko festa. Bizitza berresteko festa bat, gizaki baten bizitza. Ez mito batena, ezta jainkosa batena ere, emakume baten bizitza baino, Frida Kahlorena. Bizitza bat da, festa bat da, antzerkia da.

Sarrera: Doan.

Hizkuntza: Gazteleraz.


20:00

'Ezkutuko artistak' erakusketa

Elgetako zeramika gelan, Elgeta | Erakusketak

Elgetako hainbat emakumeren afizioak eta zaletasunak jasotzen dituen erakusketa. Ordutegia: Eguena, martxoak 8, 20:00etatik 21:00ak arte. Barikua, martxoak 9, 19:00etatik 21:00etara. Zapatua, martxoak 10, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Domeka, martxoak 11, 12:00etatik 14:00etara.

'Ezkutuko artistak' erakusketa Elgetako zeramika gelan

Elgetako hainbat emakumeren afizioak eta zaletasunak jasotzen dituen erakusketa. Ordutegia:

  • Eguena, martxoak 8, 20:00etatik 21:00ak arte.
  • Barikua, martxoak 9, 19:00etatik 21:00etara.
  • Zapatua, martxoak 10, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
  • Domeka, martxoak 11, 12:00etatik 14:00etara.


10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



18:00
20:00

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.



MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Martxoaren 5etik 16ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan: 10:00-14:00.

MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA Arrasateko Emakume Txokoa Martxoaren 5etik 16ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan: 10:00-14:00.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»