Azaroak 20

San Martingo nagusien astea

2017/11/20 18:00 - 19:30

San Martin egoitza | Oñati |Ospakizunak

Jose de Azpiazu musika eskolakoen kontzertua

Marrazki eta bertso lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

2017/11/20 18:00

Mojen komentua Aretxabaleta |Bestelakoak

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna lantzeko ikastetxeetan egindako bertsoak eta marrazkiak sarituko dituzte. Guraso Foroak eta Udalak elkarrekin antolatutako Hezkuntza eskubidea haur guztientzat kanpainaren barruko ekitaldia da.

Sariak banatu ostean Munduko ipuinak kontatuko ditu Eneko Haritzak.

Makinan josten ikasteko ikastaroa

2017/11/20 18:00 - 20:00

Kultura etxea Eskoriatza |Ikastaroak

Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra izango da eta honako hauek ikasteko ariketak egingo dira: abiadura kontrolatzen, tentsioak, ertzak josten, puntadaren ajusteak…

Tailerra amaitutakoan, makinarekin egiten diren akats ohikoenak antzeman ahal izango dira, eta horiek zergatik gertatzen diren eta horiek konpontzeko trikimailuak ikasiko dira.

Pertsona bakoitzak bere makina ekarri beharko du.

Hizkuntza: Gazteleraz
Prezioa
: 5 €

Osintxu Gaztañatan: Animen eguna

2017/11/20 19:00

Osintxuko plazan Bergara |Ospakizunak

Gaztainak eta sagardoa plazan. Ondoren, afaria.

'La libreria' filma

2017/11/20 19:30 - 21:00

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'La libreria' filma. Gaur, ikuslearen eguna da

Zizelkatze ikastaroa

2017/09/06 - 2017/12/27

Eltzia | Oñati |Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

2017/09/08 - 2018/05/28

Arrasate |Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

ILUSTRAZIO TAILERRA

2017/11/07 - 2017/11/21

Kulturate | Arrasate

Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa

2017/11/07 - 2017/11/30

Pol-Pol Argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5. Bergara |Ikastaroak

Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa. 

Susana Jodra eta Patricia Schneideren serigrafia erakusketa

2017/11/17 - 2017/12/03

Aroztegi aretoa | Bergara |Erakusketak

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Mendiko argazkien erakusketa

2017/11/20 - 2017/12/03

Oñatiko kultura etxea | Oñati |Erakusketak

Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.