Batzar Nagusietan onartutako hiri hondakinen kudeaketarako araudia "errespetatzeko eta betetzeko" eskatu dio EAJk Foru aldundiari

  Ingurumena  Debagoiena

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak Bilduren gobernuari eskatu dio "Europako herrialde aurreratuenen eredua jarraitzeko eta, beraz, atez ate bilketa sistema ez ezartzeko".

Bergarako Ezker Abertzalea atez atekoaren alde, "zaborrik gabeko Bergara eta Gipuzkoa" nahi duelako

  Ingurumena  Bergara

Bergarako Ezker Abertzalea atez atekoaren alde, "zaborrik gabeko Bergara eta Gipuzkoa" nahi duelako

Bergarako Ezker Abertzaleak prentsa aurrekoa egin zuen atzo iluntzean Artatse elkartean. "Zaborrik gabeko Bergara eta Gipuzkoa" nahi dutela adierazi zuten komunikabideen aurrean eta atez atezko hondakinen bilketa sistemaren aldeko iritzia plazaratu zuten. Hogeita bost lagunek egin zuten atzoko agerraldia.

Atez atekoarekin Bilduren aurka eginez, "beste urrats bat" emateko eskatu diote sozialistek EAJri

  Ingurumena  Debagoiena

Debagoieneko PSE-EE "poztu" egin da, jeltzaleek aurre egin dielako "Bilduren delirioei", atez atekoa eskualdeko herri handienetan ezarri nahi duelako, baina eskatu dio EAJri "beste urrats" bat emateko. Atez atekoaren kontrako "oposizio aktiboa" eskatu diote jeltzaleei ibarreko PSE-EEkoek.

Atez atekoaren gaineko informazioa zabaltzeko batzar irekiak Oñatin

  Ingurumena  Oñati

Atez ate, auzoz auzo ekimenaren bidez hainbat bilera egingo ditu Udalak herritarrekin. Horietan "hondakinen gaiak suposatzen duen arazoaz herritarrei informatu, arazo horri munduko herri ezberdinetan eman zaien irtenbideak eta emaitzak erakutsi eta Oñatiko Udalak hartuko duen hautuaren berri emango" dute udal ordezkariek eta Zero zabo taldekoek. Lehen batzarra martxoaren 5ean egingo dute ETEO zaharrean 19:00etan. Olakua, Ugarkalde, eta San Lorentzo auzoetako bizilagunak gonbidatu dituzte. Batzar guztiak irekiak dira.

'Zero zabor posible da atez atekorik gabe?'

  Ingurumena  Arrasate  Debagoiena

Galdera horri erantzuten saiatu ziren atzo Arrasaten, Usurbilgo Zero Zabor taldeko kide bi, Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategi. Debagoieneko Zero Zabor taldeak antolatu zuen berbaldia eta Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez bete zen.

EAJ: "Badirudi ezker abertzaleak aukeratu duela hondakin bilketa sistema, zero kontsulta bidez"

  Ingurumena  Debagoiena

EAJ: "Badirudi ezker abertzaleak aukeratu duela hondakin bilketa sistema, zero kontsulta bidez"

Bailarako EAJ-ko zinegotziek atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurka daudela esan dute eta ezker abertzalearen jarrera salatu dute gaur eguerdian. Esan dute atez atekoak hirukoiztu egin dezakeela hondakin bilketaren prezioa eta ez duela ekiditen hondakinen %35a errefusa izatea.

Atez atekoaren kontrako sinadura bilketari ekin diote Oñatin

  Ingurumena  Oñati

Oñatiko herritar talde bat atez atekoaren kontrako sinadurak biltzen hasi da. Azaldu dutenez, politikatik at dagoen ekimen bat da, eta gaikako hondakinen bilketaren alde egon arren, atez atekoaren kontra daudela gaineratzen dute. Aurreko egueneko osoko bilkuraren ostean, indargabetuta geratu zen Oñatik aurreko agintaldian bosgarren edukiontziaren alde egindako apustua, eta aurreikusten da atez atekoaren alde egitekoa onartuko dutela hurrengo osoko bilkuran.

Zero Zaborrek "iruzur" egiten diharduela diote Arrasateko sozialistek

  Ingurumena  Arrasate

Arrasateko sozialistek diote Zero Zabor taldekoak "iruzurretan" diharduela eta hiri hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida "argi, garden eta zintzoa" eskatu dute.

Bere zabor bilketarako eredua "etsi-etsian" inposatu nahi izatea leporatu dio EAJk Bilduri

  Ingurumena  Debagoiena

Bere zabor bilketarako eredua "etsi-etsian" inposatu nahi izatea leporatu dio EAJk Bilduri

GBBko bozeramaile eta Antzuolako zinegotzi Maria Eugenia Arrizabalagak sinatutako komunikatuan, jeltzaleek salatzen dute atez ateko zabor bilketa sistema modu "autoritarioan" inposatzea erabaki duela Ezker Abertzaleak. Gipuzkoarrak engainatzen ari direla ere gaineratzen dute.

Debagoiena Zero Zabor taldea aurkeztu dute

  Ingurumena  Debagoiena

Bailarako herrietako taldeen elkarlan eta koordinaziorako sortu dute Debagoiena Zero Zabor taldea, baina argi utzi dute herri bakoitzak bere izaera izango duela. Gaineratu dute apirilean Debagoienako Zero Zabor Astea ospatuko dutela.

Bilduk gobernatzen duen beste 34 herritan ezarriko dute atez atekoa 2013an

  Ingurumena  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Bilduk gobernatzen duen beste 34 herritan ezarriko dute atez atekoa 2013an

Bilduko alkateak dituzten Gipuzkoako 34 udalerritan ezarriko dute atez ateko zaborra batzeko sistema 2013an. Herri horien artean daude Bergara, Oñati (bi horietan lehenengo), Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaleta. Hala eman zuten aditzera atzo hedabideen aurrean Donostian. Arrasateko, Bergarako, Oñatiko eta Eskoroatzako alkateek hartu zuten parte agerraldian. Mikel Biainek eta Lezoko alkate Ainhoa Zabalok eman zituzten azalpenak.

Atez atekoan hainbat inbertsio egingo ditu aurten Ingurumenak

  Ingurumena  Debagoiena

Atez atekoan hainbat inbertsio egingo ditu aurten Ingurumenak

Hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko sistema berria gero eta gertuago dago. Hala, apiril inguruan gertu eduki nahi du Mankomunitateak hondakinen kudeaketa plangintza. Orain hori egiten dabiltza, eta, gertu daukatenean, udal bakoitzak haren gaineko erabakia hartu beharko du osoko bilkuran.

Atez-atekoa dela eta, tirabirak udal gobernuaren eta oposizioaren artean

  Ingurumena  Bergara

Atez-atekoa dela eta, tirabirak udal gobernuaren eta oposizioaren artean

Osoko bilkura luzea egin zuen udalbatzak astelehenean Bergaran. Gai zerrendan hainbat mozio, tartean EAJk eta PSE-EEk (bakoitza bere aldetik) zabor eta hondakinen bilketaren gainean aurkeztutakoak. Udal gobernuak atzera bota zituen.

'Zaborra guk sortu guk kudeatu' hitzaldia gaur kultura etxean

  Ingurumena  Bergara

'Zaborra guk sortu guk kudeatu' hitzaldia gaur kultura etxean

'Zaborra guk sortu guk kudeatu' izenburupean, Imanol Biain Oñatiko Natur Eskolako biologoak hitzaldia egingo du gaur, eguaztena, kultura etxean, 19:00etan. Zaborraren kudeaketak azken hamarkadan izan duen bilakaera aztergai izango du Biainek. Ibarreko zein Gipuzkoako datuak plazaratu eta atez ateko sistemaren onurak azpimarratuko ditu.

Hondakikenei buruzko formazio saioak antolatu dituzte hautetsiendako

  Ingurumena  Antzuola  Debagoiena

Hondakikenei buruzko formazio saioak antolatu dituzte hautetsiendako

Debagoieneko Mankomunitateak antolatu ditu eta lehenengoa aurreko zapatuan egin zuten, Antzuolan. Hondakinen arazoaz zein Antzuolako atez atezkoaz jardun zuten.

Hondakin gutxiago sortzeko eta beira birziklatzeko argibideak herririk herri

  Ingurumena  Debagoiena

Hondakin gutxiago sortzeko eta beira birziklatzeko argibideak herririk herri

Hondakin gutxiago sortzeko erakusketa eta beira birziklazeko kanpaina antolatu ditu Mankomunitateak. Erakusketa Oñatin dago ikusgai, beira nola birziklatu irakasteko, karpa jarriko dute, bihar, zapatua, Bergaran. Erakusketak zein karpak bailara zeharkatuko dute.

Hondakinen sorreraren prebentzioari buruzko erakusketa ibiltaria eta beira birziklatzeko kanpaina abian dira

  Ingurumena  Debagoiena

Debagoieneko Mankomunitateak hondakinen sorreraren prebentzioari buruzko erakusketa ibiltaria antolatu du. Urtarrila eta apirila bitartean izango da ikusgai Debagoieneko herri ezberdinetan. Lehena Oñatin izango da. Ondorengo geltokia  Bergara izango da. Horrez gain, beira gaika biltzeko kanpaina ere zapatuan abiatuko du Mankomunitateak. Jarraian xehetasunak eta egutegiak:

Hondakinen kudeaketak eztabaida handia eragin du osokoan

  Ingurumena  Arrasate

Hondakinen kudeaketak eztabaida handia eragin du osokoan

Atzoko ezohiko osoko bilkuran mozioek eragin zuten eztabaida gehien. Eta mozioen artean, zalantza barik, hondakinen kudeaketa sistema izan zen gai korapilatsuena. Talde sozialistak aurkeztutako mozioaren harira sortu zen eztabaida: PSE-EEk bosgarren edukiontzia defendatzen jarraitzen du eta Bilduk, berriz, atez ateko sistemaren aldeko apustu irmoa dauka. PSE-EEk eta EAJk mozioaren alde (8) bozkatu zuten eta Bilduk eta Aralarrek, berriz, kontra (12).

Bosgarren edukiontziaren aldeko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk

  Ingurumena  Arrasate

Bosgarren edukiontziaren aldeko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk

PSE-EEko bozeramaile Aritz Arrietak esan du bosgarren edukiontziarekin beste edozein sistemarekin baino "gehiago birziklatzen" dela, eta "kezkatuta" agertu da atez ateko bilketa inplantatzeko asmoekin. Horrela bada, martitzeneko osoko bilkuran, bosgarren edukiontziarekin Gipuzkoako hainbat herritan dauden "esperientzia arrakastatsuez" informatuko du eta mozioa aurkeztuko du.

Josu Pereda: "Asmoa da 2013 erdialderako prest egotea Epeleko konpost planta"

  Ingurumena  Arrasate

Josu Pereda: "Asmoa da 2013 erdialderako prest egotea Epeleko konpost planta"

Poliki-poliki ari dira zehazten hondakinen kudeaketari dagokionez Debagoieneko Mankomunitateak dituen asmoak: konpost planta Epelen hondakin organikoarentzat, eta hori eta beste gaiak bereizita biltzeko atez ateko sistema; aurretik bestelakorik esan bazen ere, agian, konpost planta prest egon aurretik ezarriko dena gainera.