Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Atzerritartasun legearen gaineko ikastaroa egingo du Caritasek. Bi ordu iraungo du: ordubeteko hitzaldia Caritaseko aholkulari juridikoaren eskutik, eta beste ordubete inguruko egoerak aztertzeko. Antolaketa errazteko aldez aurretik eman behar da izena.
Iñaki Iurrebasoren hitzaldia: 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?'. Oñatiko Korrika Kulturalaren barruan.
Bidasoako mugaren inguruko dokumentala da Mondragon Unibertsitateko Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero ikasleek egindakoa.
Heriotza historiaurrean - Erdi Aroko Araba hitzaldia emango du Erdi Aroko Araba elkarteak, +55 egitasmoaren barruan. Programa horren bitartez, Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako ekintza soziokulturalak antolatzen dira.
Gaurko literatura solasaldia 'La taberna de Silos' –Lorenzo G. Acebedo– liburua landuko dute. Dinamizatzailea: Mónica Leiva.
Solasaldia egongo da gaur EH Bilduko bilgunean Maddalen Iriarte Okiñenarekin, 'Erabaki aldaketa' testuinguruan.
Euskarazko liburu baten irakurketa taldean. Saio irekiak. Izen-ematea liburutegian.
Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro fikziozko filma ikusteko aukera izango da Korrika kulturalaren baitan.
Korrikaren lekukoa sartuko da Gorlatik bueltan Bergarara eta 07:25ean iritsiko da erdigunera. Ondoren, 10:30ean, Korrika Txikia egingo dute ikastetxeetako neska-mutikoek. Eta 17:30ean umeendako jolasak izango dira Oxirondon.
Korrika martxoaren 20an iritsiko da Elgetara. Bergaratik helduko da eta elgetarrek 08:34ean hartuko dute lekukoa Uberan. Aixola aldera egingo du jarraian. Ondoren, txokolate-jana Ozkarbi elkartearen eskutik.
Zeintzuk dira adimen artifizialaren ametsak eta nahiak? Zeintzuk arriskuak? galderei edo adimen artifizialak euskal komunitatean duen eragina eztabaidatuko eta landuko dute Aitzol Astigarraga informatikariarekin eta Jon Mentxakatorre filosofoarekin. Goienagusi elkartearekin batera, Oñatiko Esperientzia Gelak antolatuta.
Elikadura osasuntsua izenburupean Olaia Blancok gidatutako ikastaroa martxoaren 13an eta 20an, Intxorta elkartean. Lehen saioan teoria landuko da eta bigarrenean su artera egingo dute salto parte hartzaileek. Prezioa da 10 euro. Izen-emateak udaletxean edo ingurumena.elgeta@gmail.com helbidean. Plaza mugatuak. Onarpena izen-emate hurrenkeraren arabera.
Juan Kruz Igerabide (Euskal Herria) eta Berceurs du temps (Quebec) elkartuko dituzte Ahozkotasunaren Eguna dela eta Korrika kulturalaren baitan. Eguraldi onarekin kanpoan izango da ekitaldia.
Atxabaltako Mugimendu Feministak antolatuta emakume baserritarren gaineko solasaldia izango da. Gure hots dokumentala –Esti Besa eta Maite Aristegi debagoiendarrek parte hartu dute– ikusiko dute lehenengo.
Ilatargi elkartearen gidaritzapean Astrotopaketa saio berri bat liburutegian. Parte hartzea irekia da.
Basotik fundazioa sortu du Aldundiak baso jabeei laguntzeko basoen zaintzan eta kudeaketan, helburua izanik basoen mantenua. Fundazioaren gaineko argibideak emango dituzte eta jabeen zalantzak argitu.
Eltzia topaguneko kultur emanaldiei hasiera emango diete Idoia Hernandez Toledo Hatxe Oiartzungo musikariaren kontzertuarekin.
Partehartzaileak: LHko ikastetxeetako Dual arduradunak: Osane Lizarralde (MGEP) eta Alberto Larrea (Miguel Altuna LH) Enpresak eta Dual ikasleak.
Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Egoera irregularrean dauden pertsonak kontratatzeko enpresek dauzkaten aukerak eta baliabideak azalduko ditu BILTZENek hitzaldi honetan. Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua da. Hitzaldia gazteleraz emango da. GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azokaren egitarauaren barruan antolatu da hitzaldi hau.
Eskolako familiei zuzendutako ikastaroa da Sare sozialak eta osasun mentala. Sare sozialek osasun mentalean duten eragina landuko dute; baita, pertzepzio digitala ere. Gutxieneko plaza kopurua eskatzen delako beharrezkoa da izena ematea: 945 18 71 57 edo aramaioeskola@aramaioeskola.eus.
Leizarra musika eskolako dantzarien erakustaldia izango da. Hiru emanaldi egingo dituzte: 17:00etan, 18:15ean eta 19:00etan.
Realeko atezain Alex Remirok eta Fútbol Más fundazioak bat egin dute futbolean diharduten haurren eta nerabeen osasun mentala eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala futbolean izenarekin hiru saioko ikastaroa egingo dute gurasoendako. Izena aldez aurretik eman behar da, galdetegi hau beteta.
Aritz Ameztegik eta Aritz Otxandianok egingo dute berba.
Maider Alcelay ipuin kontalariak munduan zehar bidaiatzera gonbidatuko ditu 5 eta 8 urte arteko neska-mutikoak. Bidaia horretan zuhaitz mota desberdinak ezagutuko dituzte, baita beraien gaineko istorio, sinismen eta ipuinak ere. Izena aldez aurretik eman behar da, liburutegian bertan; azken eguna martxoaren 20a.
Amelie ipuin kontalariak Basoko sekretuak ipuin kontaketa eskainiko die 4 urtetik gorakoei. Aldez auarretik eman behar da izena hemen.
Tronboi, tuba eta bonbardino ikasleen emanaldia.
Nahia Alkorta Elezgarai idazleak Mi parto robado azken lana aurkeztuko du eta harekin kontu-kontari jarduteko aukera izango da.
Herriko Korrika Kulturalaren barruan, Xabier Ugarte izango dute gogoan gaurko ekitaldian. 2017ko Korrikaren aitzakian, 'Ikustenda' egitasmoaren barruan egindako ikus-entzunezkoetako bateko protagonista izan zen Ugarte. Bere bizitzako askotariko jardunak eta pasarteak errepasatu zituen 'Entzuteko lan isila' lanak, eta haren emanaldia egongo da gaur. Ruper Ordorika ere egongo da.
Kokoxa taldeak 150 antzezlana eskainiko du. Bikote arteko gatazkak, lagunen arteko konplizitate uneak eta kontrola galtzerakoan sortutako egoerak sortuko dira ezkontza bat ospatzen ari diren jatetxe bateko komunean.
Maurizia Aldeiturriaga panderojolean inspiratuta, Arratiako bailararen bihotzean, 13 gaztek musika-pieza bat sortzeko jarraitutako prozesua jasotzen duen dokumentala.
Vinaixa Gartziaren gidaritzapean, Carmen operaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
'Las hermanas Munekata' (Japonia, 1950). Zuzendaria: Yasujirō Ozu. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da bost euro. (Jatorrizko bertsio originala azpitituluekin).
Musika munduan, taldean zein bakarka, eskarmentu handia duen Libe izango da gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Prezioa: 7 euro.
24 emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa gai hartuta solasaldia izango da DBHko ikasleendako zein publiko ororendako.
Korrikaren etorrera girotzeko ekitaldiak: 10:30 Korrika Txikia, Pausoka haur eskolatik abiatuta. 17:00 Loramendi Korrika, udaletxe zaharretik abiatuta. 18:00 Umeendako tailerrak, Durana kalean. 19:00 Kontzertuak Mitarte kalean: Josu + Okina; Zirrara; eta Xander. 18:30 Herria apaindu, gaztelekukoek. 21:30 Kantu afaria zuk in zuk jan, Upeide taldeak girotuta. Ondoren, Korrik(h)arroa. 02:30 Gazte kedada Korrikarako, gaztelekukoek. 03:14 Korrika. Ondoren, txokolatea Mitarte kalean (Muru Alde).
Korrika Txikia 10:30ean abiatuko da Pausoka haur eskola paretik, eta, Mitarte eta Durana kaleak zeharkatuta Herriko Plazan bukatuko da.
10:30 – Korrika txikia, herrian zehar17:00 – Eskulanak, plazan17:00 – Gaztelekua: graffitia eta afari merienda18:30 – BURUHANDIAK19:30 – TRIKI-KALEJIRA21:30 – Afaria ZUK EKARRI, ZUK JAN, (eguraldi ona egiten badu plaza, bestela frontoian)FURGOFARR janari-furgoneta plazan egongo da23:00 – ELEKTROTXUFLA, plazan02:37 – KORRIKA Eskoriara Leintz Gatzagatik behera etorriko da
Korrikaren lekukoa iritsiko da: 10:30 Korrika Txikia. 18:00 Konpartsen kalejira. 19:00 Dantza taldeen eta txistularien kalejira. 19:00 Txalaparta, trikitilari eta albokarien kalejira. 21:00 Uarkapen zeuk ekarri, zeuk jan kantu afaria, Sei Pistols eta Trabuko bat taldearekin. 02:00 Korrikari harrera.
Martxoaren 22rako Korrika batzordeak antolatu duen egitaraua: 11:00-12:00 Herria kantuz Alaiak taldea eta eskolako umeak bilduta kalez kale kantuan ibiliko dira. 14:30-15:30 Korrika txikia. 19:00 Poteo kalejira herriko txistulari, trikitilari eta dantzariekin. 21:30 Zuk ein zuk jan afaria frontoian 22:30 Bertso saioa 23:00-01:00 Karaokea eta diskofesta
Bergarako Musika Eskolak eta Sanjoxepe elkarteak Musikarekin gozatzen ikastaroa antolatu dute beste urte batez. Orf eta Willemsen metodoak erabiliz, gorputza eta ahotsa erabiliko dituzte. Martxoaren 1ean eta 22an izango da, 11:15etatik 12:15etara, jubilatuen etxean.
Herriko eragile askorekin batera antolatutako ekitaldiak gaur, Korrika Eguna ospatzeko: 15:00etan, Korrika Txikia. Herriko ikastetxeetako 770 ikasle inguruk, ohiko ibilbidearekin. 17:00etan, Gauargi taldearen emanaldia, plazan. 18:30ean, Oñatzen sorgin-dantza, plazan hasita. 20:00etan, Elektrotxaranga, plazan hasita. Skapaie Elektrotxaranga Arranon hasita eta gaztetxian bukatuta 20:00-22:30 21:00etan, Kantu-afaria, Gaztelekuan. Gau osoan, DJak Gaztetxean - -DJ Watxas (22:30-01:30) eta DJ Bass&Dere (01:30-04:00)
Mireia Delgado ipuin kontalariak 2 eta 4 urte arteko neska-mutikoei Hitzak josten saioa eskainiko die. Aldez aurretik eman behar da izena, galdetegia beteta.
Pello Sarasuaren lana estreinatuko dute. Eñaut Elorrietak musikatuko du ekitaldia, eta dokumentaleko parte-hartzaileek solasaldia egingo dute.
Iban del Campo zine zuzendariaren Sorbeltza izeneko azken lana eta Peryferyka taldeko gazteek ekoiztutako Larramendi (Daniel Nespereirak zuzenduta) film laburrak emango dituzte; egileek beraiek aurkeztuko dituzte horiek.
Erramu Zapatu bezperako saioa. Andoni Egaña, Jone Uria, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza bertsotan. Sarrerak, zortzi eurotan, hemen
'Tratamos demasiado bien a las mujeres' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Clara Bilbao. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da bost euro. Malagako zinema jaialdia: filma onenaren izendapena.
09:00etan, azokaren irekiera 11:00etan, musika eskolako trikitilarien kalejira 11:00etan, sendabelarrekin egindako ukendua, Ekoudalatxekoen eskutik 12:00etan, Aurtzizko joaldunak 12:00etan, kandela tailerra eta erleen bizitzaren gaineko azalpenak Erlantz Olabarriaren eskutik 12:30ean, euskal dantzen emanaldia 15:00etan, herri bazkaria 17:30ean, puzgarriak Reala Fundazioaren eskutik 17:30ean, zezentxoak 19:00etan, Eingo taldearen erromeria 22:00etan, Bad Sound System taldea