mar 17, 17:00 Arrasate
ALBISTEAKEusko Legebiltzarrerako EAJren lehendakarigai Imanol Pradales Arrasaten izan da gaur JAME atarian egindako agerraldi politikoan eta azpimarratu du, besteak beste, EAJrena dela "Euskadiren arazoei konponbide errealak" aurkezten dizkion "eredu bakarra". Ekitaldian izan dira EAJko hainbat ordezkari; tartean, Legebiltzarrerako Debagoieneko zerrenda-kideak.
mar 18, 09:00 Bergara
Aurkezpenaren aurretik bailarako alkateekin eta EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburu Nerea Kortajarenarekin elkartu da lehendakarigaia Debagoieneko egoeraren diagnostiko bat egiteko eta herrien egoera hobeto ezagutzeko.