Martxoaren 16an jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi zuen txapela, buruz burukoa azken txapelketa izango duen Manex Agirrerekin jokatu ostean. Paula Amilburu eta Peru Abarrategi aramaioarrek eskuratu zuten hirugarren eta laugarren postuak. Bertsolarien sentsazioak eta bertsoaldi hoberenak bildu ditu Gontzal Belategik.