mar 19, 12:24 Arrasate
ZAKU BETE KONTUEguneko gaien eta albisteen kontaketa; horien artean Arrasateko Korrika Batzordeko kide Itxaro Artolarekin solasaldia; Josemari Velez de Mendizabalek orain dela ehun urteko Aste Santuen inguruan jardun du Hala dio argazkiak podcast-ean; Joxe Landaren eguraldi iragarpena; agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago gaurko, martitzena, Zaku bete kontu saioan.
mar 19, 10:49 Eskoriatza
Itzartu Gazte Asanbladako kideek kilometroa erosi zuten Irunberrin (Iso gainetik Domeñura bideko kilometroa). Hamabost lagun joan ziren bertara asteburuan, eta, iluntzean eta gau partean Iruñean ibili ostean, kilometrora joan eta testigua hartu zuten. Korrika egin ostean, Eskoriatzara egunez iritsi eta batutako guztiek batera gosaldu zuten.