Izena eman daiteke Lorabarri asteko ikastaroetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko api. 25a, 15:55

Iazko Lorabarri azoka. (Argazkia: GOIENA).

Maiatzaren lehenengo astean egingo dute Lorabarri astea eta martitzenetik eguenera bitartean hiru ikastaro antolatu dituzte. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea plaza mugatuak direlako.

Maiatzaren 7an izango da lehenengo ikastaroa eta Garbiñe Larreak Emakumearen zikloak eta osasun hormonala izeneko saioa eskainiko du. Maiatzaren 8an, berriz, Izpiliku kosmetika naturalaren txanda izango da eta txanpu solidoa egiten ikasiko dute bertaratzen direnek. Azkenik, maiatzaren 9an, DAI etxeko konbutxieren eskutik, konbutxa eta kefir ura egiteko ikastaroa egingo da.

Saio guztiak 17:00etan izango dira Jubilatuen elkartean eta bi orduko iraupena izango dute eta egindako lanak etxera eramango dituzte.

Izen-ematea eta prezioa

Plaza mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea 665 70 21 92 zenbakian. Halaber, ikastaro bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da egunean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak