mar 19, 10:20 Aramaio
HEMEN DEBAGOIENAMartxoaren 16an jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi zuen txapela, buruz burukoa azken txapelketa izango duen Manex Agirrerekin jokatu ostean. Paula Amilburu eta Peru Abarrategi aramaioarrek eskuratu zuten hirugarren eta laugarren postuak. Bertsolarien sentsazioak eta bertsoaldi hoberenak bildu ditu Gontzal Belategik.
mar 18, 16:43 Aramaio
Mini foso modalitateko Euskadiko Kopa jokatu zuten atzo Gallartan eta han izan ziren Aramaioko Kurtzeta Gain plater tiroketa elkarteko sei kide. Juan Luis Nafarratek Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu du.